1849-01-22 / 1912-05-14
August Strindberg

Strindberg, August. Suediar idazlea (Estokolmo, 1849 - Estokolmo, 1912). Suediako antzerkigile goren honen obrak -autobiografikoa hein handi batean- bizitza konplikatu eta grinatsu bat erakusten du. 1867an Uppsala-ko unibertsitatean filologia eta medikuntza ikasten hasi zen eta aldi berean behin-behineko zenbait lanbidetan ihardun zuen. Tjänstekvinnans son (1886, Neskamearen semea) izenburuko obran bere haurtzaroa, gaztaroa eta bilakabide intelektuala deskribatu zituen. n Guztira, 70 drama inguru, dozenatik gora eleberri eta saiakera, narrazio labur zein poema anitz idatzi zituen. Lehen aldian naturalismoaren bidetik idatzi zuen, beti ere bere subjetibismoa nabarmentzen zuela: Röda rummet (1879, Gela gorria) eleberria; Giftas I-II (1884, Ezkonduak I-II) narrazio laburrak eta, batez ere, antzerki obrak: Fadren (1882, Aita); Fröken Julie (1888, Julia andereñoa); Fordringsägare (1888, Hartzekodunak). Bestalde, Mäster Olof (1872, Olof Maisua) antzerkiarekin hasitako jenero historikoa berriro ukitu zuen beste zenbait obratan, hala nola Gustav Vasa, Eric (biak 1899koak); Dödsdansen (1900, Herioaren dantza). Bigarren aldian mistizismoaz eta okultismoaz kezkaturik idatzi zuen: Ett drömspel (1901, Loa). Azkeneko aldian Teatro Intimoa izenekoa sorturik, kamera teatroa landu zuen: Ovader (Ekaitza), Pelikanen (Pelikanoa) Spöksonaten (Espektruen dantza), 1907koak denak. Strindberg-en antzerkiak pentsamolde ezberdinen eragina du: Kierkegaard, Nietzsche, sozialismo erromantikoa, ateismoa lehenbizi, mistizismoa gero. Alabaina, edozer gai ukitzen duela, autorearen ni propioaren alderdia nagusi agertzen da beti. Jokaeraren aztertzailea da; subkontzientearen arazoei begira dago beti, gizakien arteko inkomunikazioaren testigantza emanez. Strindbergen obra dramaturgia modernoaren iturrietako bat da.
Zubizabal-6, 2001
Zure bazterrekoak
Cesare Pavese
itzul.: Jon Alonso
Asier Urkiza
Termita
Garazi Albizua
itzul.: Bego Montorio
Nagore Fernandez
Argazkiaren erabilera
Annie Ernaux
itzul.: Leire Lakasta
Maialen Sobrino Lopez
Basatiak
Maria Reimondez
itzul.: Nerea Loiola
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Kantu leuna
Leila Slimani
itzul.: Nahia Zubeldia
Maialen Sobrino Lopez
Bihotzean napalma
Pol Guasch
itzul.: Ibai Sarasua Garcia
Irati Majuelo
Izatearen arintasun jasanezina
Milan Kundera
itzul.: Karlos Cid Abasolo
Aritz Galarraga
Haurdunaldi oharrak
Yoko Ogawa
itzul.: Iker Alvarez
Maialen Sobrino Lopez
Alderantzira zamalka
Mckenzie Wark
itzul.: Danele Sarriugarte
Irati Majuelo
Terraza debekatua
Fatima Mernissi
itzul.: Edurne Lazkano Ibarbia
Amaia Alvarez Uria
2026 Uztaila
Henri Calet
Danbor hotsik gabeko abertzaletasuna
2026 Ekaina
Ellen Kuzwayo
Soweton kondatuak
Allen Ginsberg idazlearen jaiotzaren mendeurrenean Harkaitz Canok euskarari ekarritako Ulua
2026 Maiatza
2026 Apirila
Maria Fernanda Ampuero
Enkantea
Samuel Beckett
Beckett euskaraz
Evelyn Waugh
Dickens atsegin zuen gizona
Gassan Kanafani
Gizonak eguzkitan
2026 Martxoa
Antzerkiaren nazioarteko eguna
Miquel Marti i Pol
Poemak euskaraz
Antonio Lobo Antunes
Gauzen ordena naturala
Boris Vian
Aldarri antimilitarista
Izet Sarajlic
Sarajevoko setiokoak
2026 Otsaila
Edorta Matauko itzultzaileak agur
Martha Gelhorn
Pazko bezperako gaua
2026 Urtarrila
Rafael Dieste
Intxixuen artxibotik
Juan Rulfo
Pedro P?ramo/Lautada sutan
Gustavo Pereira
Venezuelako hitzak
2025 Abendua
Susa literatura argitaletxea Durangoko liburu azokan
2025 Azaroa