1875-07-26 / 1939-02-22
Antonio Machado

Machado y Ruiz, Antonio. Espainiar olerkaria, Manuel Machadoren anaia (Sevilla, 1875 - Colliure, 1939). Familia liberal batean sortu zen, eta Madrilgo «Institución Libre de Enseñanza» erakundean egin zituen ikasketak. Parisen ere bizi izan zen, eta 1907tik aurrera frantseseko irakasle izan zen Soriako Lizeoan. Bere garaikideen modernismoa alde batera utzi, eta «betiereko poesia» deitzen zuena, analisiaz baino intuizioaz osatuagoa, hartu zuen jomugatzat. Gaztelako bizimoduak eta emazte gaztearen galerak eragin handia izan zuten haren poesian. Hiru aldi bereiz daiteke haren poesian: lehena, Soledades (1902, Bakardadeak), Soledades, galerías y otros poemas (1907) Verlaineren eta Ruben Darioren eraginpean idatzi zituen lanek osatua; bigarrena, Campos de Castilla (1912) idatzi zuen garaia, barne begirada soila utzi eta Gaztelako ikuspegia poesian islatu nahi izan zuena; hirugarrena, Nuevas canciones (1924, Kantu berriak) eta Cancionero apócrifo (1924tik aurrera), bizitzaren eta izatearen gaia eta olerkariaren bakardadea azaltzen dituena. Bere anaia Manuelekin zenbait antzerki obra idatzi zituen La Lola se va a los puertos (1929), La prima Fernanda (1931), beste lan batzuen artean. Errepublikazale sutsua baitzen, Espainiako gerra galduta ikusi zuenean (1939) Frantziara aldegin zuen erbesteraturik, eta Colliuren hil zen, iparraldeko Katalunian, urte hartan berean.
Erretratua
itzul.: Lur erredakzioa
Lur Entziklopedia Tematikoa, 1999
Korrok-2, 1984
Zure bazterrekoak
Cesare Pavese
itzul.: Jon Alonso
Asier Urkiza
Termita
Garazi Albizua
itzul.: Bego Montorio
Nagore Fernandez
Argazkiaren erabilera
Annie Ernaux
itzul.: Leire Lakasta
Maialen Sobrino Lopez
Basatiak
Maria Reimondez
itzul.: Nerea Loiola
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Kantu leuna
Leila Slimani
itzul.: Nahia Zubeldia
Maialen Sobrino Lopez
Bihotzean napalma
Pol Guasch
itzul.: Ibai Sarasua Garcia
Irati Majuelo
Izatearen arintasun jasanezina
Milan Kundera
itzul.: Karlos Cid Abasolo
Aritz Galarraga
Haurdunaldi oharrak
Yoko Ogawa
itzul.: Iker Alvarez
Maialen Sobrino Lopez
Alderantzira zamalka
Mckenzie Wark
itzul.: Danele Sarriugarte
Irati Majuelo
Terraza debekatua
Fatima Mernissi
itzul.: Edurne Lazkano Ibarbia
Amaia Alvarez Uria
2026 Uztaila
Henri Calet
Danbor hotsik gabeko abertzaletasuna
2026 Ekaina
Ellen Kuzwayo
Soweton kondatuak
Allen Ginsberg idazlearen jaiotzaren mendeurrenean Harkaitz Canok euskarari ekarritako Ulua
2026 Maiatza
2026 Apirila
Maria Fernanda Ampuero
Enkantea
Samuel Beckett
Beckett euskaraz
Evelyn Waugh
Dickens atsegin zuen gizona
Gassan Kanafani
Gizonak eguzkitan
2026 Martxoa
Antzerkiaren nazioarteko eguna
Miquel Marti i Pol
Poemak euskaraz
Antonio Lobo Antunes
Gauzen ordena naturala
Boris Vian
Aldarri antimilitarista
Izet Sarajlic
Sarajevoko setiokoak
2026 Otsaila
Edorta Matauko itzultzaileak agur
Martha Gelhorn
Pazko bezperako gaua
2026 Urtarrila
Rafael Dieste
Intxixuen artxibotik
Juan Rulfo
Pedro P?ramo/Lautada sutan
Gustavo Pereira
Venezuelako hitzak
2025 Abendua
Susa literatura argitaletxea Durangoko liburu azokan
2025 Azaroa