1561-07-11 / 1627-05-23
Luis de Gongora
Góngora y Argote, Luis de. Espainiar idazlea (Cordoba, 1561 - Cordoba, 1627). Salamancan zuzenbide ikasketak egin zituen, eta apaiztu bazen ere, ez bide zituen apaizari dagozkion betebeharrak behar bezala bete, Cordobako gotzainak kargu hartu zionerako (1587). XVI. mendearen bukaera aldera Espainiako zenbait hiritan hara hona ibili zen kabildoak hala aginduta. Garai hartan sortu zen bere etsaigorik handiena, Quevedorena, hain zuzen, geroago kulteranismoaren eta kontzeptismoaren arteko borroka ekarri zuena. 1617an Madrila joan eta erregeak eta handikiek babestu bazuten ere, beti pobrezian bizi izan zen, jokorako zuen zaletasuna zela eta. 1627an, Felipe IV.arekin Aragoin zebilela, gaixotu eta Cordobara itzuli eta han hil zen. Romances, erlijiozko, satiriko, zalduneriako eta maitasunezko gaiak oinarri dituen obra idatzi zuen; 121 letrilla eta beste obra labur batzuk, 167 soneto, etab. Baina Góngoraren muina bi poema luze garrantzizkoetan dago: Fábula de Polifemo y Galatea (1613) eta Soledades (1614). Obra horretan, lehen aldiz Espainian, poesiari berari buruzko hausnarketa agertzen da. Hizkuntza trinko zail baten bidez musikaltasun handia lortzen du. Soledades da Góngoraren maisu lana. Erabiltzen zituen metafora, metonimia, hitz joko, sinekdoke, hiperbaton eta neologismoek obra guztiz hertsia bideratzen dute, eta poesiaren edertasun formala areagotzen. Góngoraren herri olerkien zabalkunde handia gorabehera, idazlan jasoenen eragina XIX. mende bukaera (sinbolistak) eta XX.aren hasiera arte (27ko belaunaldia) ez zen gauzatu. Góngora da, Quevedorekin batera, Espainiako Urrezko mendean idazle nagusia.
Poesia kaiera
Alfonsina Storni
itzul.: Uxue Alberdi
Alex Uriarte
Filiala
Sergei Dovlatov
itzul.: Amaia Apalauza, Aroa Uharte
Joannes Jauregi
Tiroa kontzertuaren erdian
Belen Gopegui
itzul.: Ainhoa Caballero
Aritz Galarraga
Poesia kaiera
Chuya Nakahara
itzul.: Hiromi Yoshida
Igor Estankona
Gizakia zentzu bila
Viktor E. Frankl
itzul.: Lontxo Oihartzabal / Miren Arratibel
Javier Rojo
Caliban eta sorgina
Silvia Federici
itzul.: Edurne Lazkano / Aitor Arruti
Amaia Alvarez Uria
Hotsa eta ardaila
William Faulkner
itzul.: Asun Garikano
Joannes Jauregi
Soldataren patriarkatua
Silvia Federici
itzul.: Amaia Astobiza
Aiora Sampedro
Poesia kaiera
Seamus Heaney
itzul.: Xabi Borda
Igor Estankona
Hadji-Murat
Lev Tolstoi
itzul.: Josu Zabaleta
Joannes Jauregi
2018 Apirila
2018 Martxoa
Figuera, Celaya, Basaldua
Erdarazko poetak
NoViolet Bulawayo
Jo dugu Budapest
2018 Otsaila
Valentin Paz-Andrade
Uma-oncitic negarra
Alejandra Pizarnik
Hamabost poema
Muriel Spark
Atzean utzia naizen neska
2018 Urtarrila
2017 Abendua
Fatima Mernissi
38 talla da harem-a
Qissat. Palestinako emakumeen ipuinak
2017 Azaroa
2017 Urria
Rosalia de Castro
Poema antologia
2017 Iraila
Walt Whitman
Belar hostoak (zazpi kantu)
2017 Abuztua