1896-02-19 / 1966-09-28
Andre Breton
Breton, Andre. Frantses idazlea (Tinchebray, Orne, 1896 - Paris, 1966). Medikuntza ikasten hasi bazen ere, laster utzi zuen poesiagatik. Lehen Mundu Gerraren garaian Apollinaire, Soupault eta Aragonekin harremanetan jarri zen. Aldi beretsuan, Freud eta Lautréamont irakurri zituen, Bretonentzat garrantzi handiko izan zirenak. Aragon eta Soupaultekin Littérature aldizkaria sortu zuen. Lehen testu surrealistaren egilea izan zen, Supaultekin batera: Les Champs magnétiques (Eremu magnetikoak) (1921), eta harexekin idatzi zuen lehen poema liburua: Mont de piété (Erruki etxea). Tristan Tzara Parisa iristean (1920), Breton eta bere taldea dadaismoari lotu zitzaizkion baina bi urte geroago harekin hautsi zuten. 1924ean Prémier Manifeste du surréalisme (Surrealismoaren lehen agiria) deiturikoa plazaratu zuen eta urte amaieran La Révolution surréaliste aldizkariaren lehen alea agertu zen. Bretonen ustez, gizona zapaltzen duten indar sozial, ekonomiko, filosofiko eta erlijiozko guztietatik askatzeko modu bakarra poesia da. Garai hartakoak dira: Nadja (1928), eleberria; Second Manifeste du surréalisme (Surrealismoaren bigarren agiria) delakoa (1930); L'Immaculée Conception (Ama Birjina sortzez garbia) (1930) eta Les Vases communiantes (Hodi komunikatuak) (1932) poema liburuak. Alderdi komunistan sartu zen (1927), baina 1933an egotzi egin zuten. Dotrina surrealistari azken muturreraino leial, surrealismoaren Aita Santua deitua izan denak lehengo lagunekin hautsi zuen: Aragon (1935), Éluard (1938). Emakumea kantatu zuen hainbat liburutan: Union libre (Batasun askea) (1931), L'Amour fou (Amodio eroa) (1937), Arcane 17 (1947). Mexikon Trotsky aurkituta, gero eta estalinismoaren aurkako jarreran bermatuago agertu zen. 1940an bere Anthologie de l'humour noir (Umore beltzaren antologia) galerazia izan ondoren, Frantzia utzi zuen 1941etik 1946ra EEBBetan bizi izanik. Arteari buruzko bi saiakera plazaratu zituen: Le Surréalisme et la Peinture (Surrealismoa eta Pintura) (1946) eta L'Art Magique (Arte magikoa).
Batasun librea
itzul.: Lur erredakzioa
Lur Entziklopedia Tematikoa, 1999
Susa, 1979
Martxoak 31: Homero eta Odisea Donostian
Apirilak 03: Roland Barthes Dolu-egunerokoa Bilbon
Oihaneko ipuinak
Horacio Quiroga
itzul.: Xabier Monasterio
Aiora Sampedro
Barrengaizto
Beatrice Salvioni
itzul.: Fernando Rey
Nagore Fernandez
Girgileria
Juana Dolores
itzul.: Maider Ramirez
Nagore Fernandez
Berlin Alerxanderplatz
Alfred D?blin
itzul.: Anton Garikano
Aritz Galarraga
Teatro-lanak
Rosvita
itzul.: Enara San Juan Manso
Amaia Alvarez Uria
Arturoren uhartea
Elsa Morante
itzul.: Koldo Biguri
Asier Urkiza
Arrabioen gerra
Karel Capek
itzul.: Koro Navarro
Jon Jimenez
Negu batez Mallorcan
George Sand
itzul.: Miren Arratibel / Aintzane Atela
Aritz Galarraga
Trilogia
Jon Fosse
itzul.: Joannes Jauregi
Hasier Rekondo
Amok
Stefan Zweig
itzul.: Aiora Jaka
Paloma Rodriguez-Mi?ambres
2025 Martxoa
Friedrich H?lderlinen urteurrena
<>Edgar Lee Masters<>
Hamar poema
2025 Otsaila
2025 Urtarrila
Derek Walcott/Nijole Miliauskaite
Zubia elurretan
2024 Abendua
Juan Ramon Jimenez
Hamabi poema
MPK bildumak 10 urte (Biziei ere omen)
Manuel Vazquez Montalban
Poesia kaiera
2024 Azaroa
Sophia de Mello / Cecilia Meireles
Poemak
2024 Urria
2024 Iraila
Aurora Bertrana
Papeete modernoa
2024 Abuztua
2024 Uztaila
Katherine Mansfield
Hamalau poema