-070-10-15 / -019-09-21
Virgilio

Virgilio. (Lat. Publius Virgilius Maro). Erromatar poeta (Andes, gaur egun Pietole, Mantua, K.a. 70 - Brindisi, K.a. 19). Literaturaren historiako poeta handienetako bat da Virgilio, eta, besteak beste, Eneida obra epikoaren egilea izateagatik da batez ere ezaguna. Nekazari aberatsen semea zen, eta oso gizon ikasia. Mantua, Cremona, Milan, Erroma eta Napolin egin zuten ikasketak; Erroman Epidio erretorika irakaslearekin eta, Napolin, Siron filosofo epikureoaren eskolan. 41. urtean lurrak kendu zizkioten, soldadutza amaitu zutenen artean banatuak izan baitziren (soldaduen gehiegikeriak eta gerra zibileko gorabeherak haren artzain giroko kantuetan samintasunez aipatzen dira), baina, handik urte batzuetara, Erromako gizon nagusien laguntzari esker atzera eskuratu zituen. Hala ere, osasun ahulekoa baitzen, ez zen bere lurretan bizi izan, Napolin eta Erroman baizik. Erromako politikan parte hartu ez bazuen ere oso harreman estuak izan zituen garai hartako gizon aipagarrienekin, Octavio eta A. Polionekin esate baterako, eta arteen babesle handienetakoa izan zen Mezenas ministroaren babesa ere izan zuen. Bizitzako azken hamar urteak Eneida lantzen eman zituen, eta poematan aipatzen ziren Greziako eta Asia Txikiko tokiak ezagutzera egindako bidaiatik itzultzean, gaisoturik, hil zen. Dirudienez, hilzorian zegoela, eskuizkribua desegin zezaten eskatu zuen, behin-behinekotzat jotzen baitzuen, baina haren lagunek gorde eta argitaratu zuten. n Virgilioren lehen obra handia artzain giroko hamar eglogen bilduma da, Bukolikoak (42-37), hexametrotan idatzia, eta Teokritoren ereduaren eraginpean egina. Liburu honek oso ospe handia eman zion, eta ohorezko tokia Mezenasen babespeko literatura giroan. Ondoren Georgikak (36-29) poema didaktikoa idatzi zuen lau liburutan, nekazaritza, abere hazkuntza eta erlezaintzaz. Liburuak, Mezenasen aholkuz egina, gerra zibilak amaituta jendea lurra lantzera bultzatzea zuen helburu. Geroztik literaturaren historiako poema luze eta handienetako bat, Eneida, idazten eman zuen bizitza osoa. Homeroren poemen eraginez eta Erromako historiaren bertuteak goraipatzeko gogoak bultzatuta idatzi zuen Eneida, eta horretarako Eneasen elezahara hartu zuen abiapuntutzat. Virgilioren obraren eragina handia izan da literaturaren historian, ez bakarrik erromatarren garaian baita ondotik ere, Danterengandik aurrera, eta Berpizkundearen garaian bereziki.
Bergiliren Unai eta Alor kantak
itzul.: Andima Ibinagabeitia
Mensajero, 1992
Klasikoak 55
Idazlan guztiak
itzul.: Andima Ibinagabeitia, Aita Onaindia
, 1966
Melibeo ta Titiroren arteko alkar-izketa
itzul.: Luzio arregi
Eusko-Argitaldaria, 1923
Virgilioren artzain abestijak
itzul.: Kesara Miangolarra eta Aberasturi
Astui, 1912
KRITIKAK
Bergiliren Unai eta Alor-Kantak – Felipe Juaristi, El Diario Vasco (1993-08-14)
Idazlanak osorik – Basabil, Olerti (1967-07-01)
Azaroak 05: Kamala Das eta Jorge Luis Borges Munduko Poesia Kaierak bilduman
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
itzul.: I?igo Roque Eguzkitza
Peru Iparragirre
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
itzul.: Unai Elorriaga
Nagore Fernandez
Termita
Garazi Albizua
itzul.: Bego Montorio
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
itzul.: Unai Elorriaga
Ibon Ega?a
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
itzul.: Miren Agur Meabe
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Odisea
Homero
itzul.: Matias Mugika
Aritz Galarraga
Barazkijalea
Han Kang
itzul.: Gema Lopez Las Heras
Jon Martin-Etxebeste
Zure bazterrekoak
Cesare Pavese
itzul.: Jon Alonso
Asier Urkiza
Termita
Garazi Albizua
itzul.: Bego Montorio
Nagore Fernandez
Argazkiaren erabilera
Annie Ernaux
itzul.: Leire Lakasta
Maialen Sobrino Lopez
2026 Urria
Mongo Beti
Negrotasunaren hiztegia
Flaubert / Stevenson
Eleberriak atalka
2026 Iraila
Joaquim Machado de Assis
Brasilgo narratiba
Alejandra Pizarnik
Poemak euskaraz
Manuel Curros Enriquez
Jostirudi Jainkotarra
Agostinho Neto
Agostinho Netoren poemak
Stephane Mallarme
Mallarme euskaraz
2026 Abuztua
Rene Depestre
Depestrek 100 urte
Andrei Platonov
Eguzkia sartalderantz
Federico Garcia Lorca
Poeta isilarazia
Mazisi Kunene
Ahotsaren indarra
Maria Aur?lia Capmany
Gutun lotsagabea
2026 Uztaila
Nathalie Handal
Nathalie Handalen ahotsa
Mikhail Lermontov
Lermontov euskaraz
Henri Calet
Danbor hotsik gabeko abertzaletasuna
2026 Ekaina
Ellen Kuzwayo
Soweton kondatuak
Allen Ginsberg idazlearen jaiotzaren mendeurrenean Harkaitz Canok euskarari ekarritako Ulua
2026 Maiatza
2026 Apirila
Maria Fernanda Ampuero
Enkantea
Samuel Beckett
Beckett euskaraz
Evelyn Waugh
Dickens atsegin zuen gizona
Gassan Kanafani
Gizonak eguzkitan
2026 Martxoa
Antzerkiaren nazioarteko eguna
Miquel Marti i Pol
Poemak euskaraz
Antonio Lobo Antunes
Gauzen ordena naturala
Boris Vian
Aldarri antimilitarista
Izet Sarajlic
Sarajevoko setiokoak
2026 Otsaila
Edorta Matauko itzultzaileak agur