1808-05-22 / 1855-01-26
Gerard de Nerval

Nerval, Gérard de. (Jaiotza izenez Gérard Labrunie). Frantses idazlea (Paris, 1808 - Paris, 1855). Poesia, hitz laua antzerkia eta itzulpenak egin zituen. 1828an Goetheren Faust itzuli zuen frantsesera, Goethek berak goraipatu eta Berliozek Damnation de Faust sortzeko erabili zuena. Alemanian bizi izan zen, hango erromantikoen eragina izan zuen eta Hoffmann-en ipuinetan oinarritutako ipuin liburu bat argitaratu zuen (1832, La Main de gloire, Aintzazko eskua). 1834an Jenny Colon antzezleaz maitemindu zen; harreman horrek eragin handia izan zuen bai bere idazlanetan, bere liburu askotan idealizatutako pertsonaia izan baitzen, bai bere bizian, areagotu egin baitzuen Nervalek errealitatea eta ametsa nahasteko zuen joera, gerora eromenera eta azkenean bere burua hiltzera eraman zuena. 1841ean eroetxe batean sartu behar izan zuen. Geroago bidaldi luze bat egin zuen Egipto, Siria eta Turkian zehar eta oroitzapen horiek eta fantasia bitxiak nahastuz Voyage en orient liburua argitaratu zuen 1851an (Bidaldia sortaldean zehar). 1849an eta 1854an eroetxean egon zen berriro eta 1855ean Parisko kale batean urkaturik aurkitu zuten. Bere bizitzako azken aldian argitaratu zizkioten liburu gehienak: Les illuminés ou les précurseurs du socialisme (1853, Argituak edo sozialismoaren aitzindariak), Les filles du feu (1854, Suaren alabak), Les Chimères (1854, Kimerak), Aurélia ou le rêve de la vie (1854, Aurelia edo bizitzaren ametsa).
Zure bazterrekoak
Cesare Pavese
itzul.: Jon Alonso
Asier Urkiza
Termita
Garazi Albizua
itzul.: Bego Montorio
Nagore Fernandez
Argazkiaren erabilera
Annie Ernaux
itzul.: Leire Lakasta
Maialen Sobrino Lopez
Basatiak
Maria Reimondez
itzul.: Nerea Loiola
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Kantu leuna
Leila Slimani
itzul.: Nahia Zubeldia
Maialen Sobrino Lopez
Bihotzean napalma
Pol Guasch
itzul.: Ibai Sarasua Garcia
Irati Majuelo
Izatearen arintasun jasanezina
Milan Kundera
itzul.: Karlos Cid Abasolo
Aritz Galarraga
Haurdunaldi oharrak
Yoko Ogawa
itzul.: Iker Alvarez
Maialen Sobrino Lopez
Alderantzira zamalka
Mckenzie Wark
itzul.: Danele Sarriugarte
Irati Majuelo
Terraza debekatua
Fatima Mernissi
itzul.: Edurne Lazkano Ibarbia
Amaia Alvarez Uria
2026 Uztaila
Nathalie Handal
Nathalie Handalen ahotsa
Mikhail Lermontov
Lermontov euskaraz
Henri Calet
Danbor hotsik gabeko abertzaletasuna
2026 Ekaina
Ellen Kuzwayo
Soweton kondatuak
Allen Ginsberg idazlearen jaiotzaren mendeurrenean Harkaitz Canok euskarari ekarritako Ulua
2026 Maiatza
2026 Apirila
Maria Fernanda Ampuero
Enkantea
Samuel Beckett
Beckett euskaraz
Evelyn Waugh
Dickens atsegin zuen gizona
Gassan Kanafani
Gizonak eguzkitan
2026 Martxoa
Antzerkiaren nazioarteko eguna
Miquel Marti i Pol
Poemak euskaraz
Antonio Lobo Antunes
Gauzen ordena naturala
Boris Vian
Aldarri antimilitarista
Izet Sarajlic
Sarajevoko setiokoak
2026 Otsaila
Edorta Matauko itzultzaileak agur
Martha Gelhorn
Pazko bezperako gaua
2026 Urtarrila
Rafael Dieste
Intxixuen artxibotik
Juan Rulfo
Pedro P?ramo/Lautada sutan
Gustavo Pereira
Venezuelako hitzak
2025 Abendua
Susa literatura argitaletxea Durangoko liburu azokan
2025 Azaroa