1564-04-23 / 1616-04-23
William Shakespeare
hil zen duela 409 urte
Shakespeare, William. Poeta, antzerkigile eta aktore ingelesa (Stratford-upon-Avon, 1564 - Stratford-upon-Avon, 1616). Historiako dramagile handiena da aditu askoren arabera. Merkatari aberats baten semea zen eta jaioterrian egin zituen ikasketak. 1582an Anne Hathaway, bera baino zortzi urte zaharragoa zen emakumearekin ezkondu zen eta hiru seme-alaba izan zituen. Emaztearekiko harremanak txarrera egin zuten eta ondoko urteetan, 1584tik aurrera, Londresa joan zen eta aktore eta antzerkigile gisa lan egin zuen. Lord Chamberlain-en antzerki konpainian lan egin zuen eta 1588an hasi zen haren ospea zabaltzen. 1610. urtea arte Londresen bizi izan zen eta handik aurrera sorterrira erretiratu zen. n Shakespearen obra. Ez da zehatz ezagutzen zein izan zen haren lehen obra. 1590. urtetik aurrera aurkeztu bide zituen lehen obrak. Antzerki molde guztiak landu zituen. Komediak: The Taming of the Shrew (1593-1594, Piztia menderatua), Love's Labour's Lost (1594-1595, Galdutako amodioen penak), Ingalaterrako erregeen historian oinarrituriko dramak: Henry VI (1589-1592) eta Richard III (1592-1593), eta bere lehen trajedia: Romeo and Juliet (1594-1595). Garai hartako antzerkian erabiltzen ziren osagarriez baliatu zen lehen lanetan. Zorroztasun handia erakutsi zuen pertsonaien ezaugarriak aurkeztean eta maisutasun handiz erabili zuen ingeles hizkuntza, ordu arte ezagutzen ez zitzaion aberastasunaz. XVI. mendeko azken urteetan komediak idatzi zituen batez ere: The Merchant of Venice (1596-1597, Veneziako merkataria) eta Much Ado About Nothing (1598-1599, Zarata handia ezertarako ez), baita antzinako Erromako pertsona handien historia dramak ere: Julius Caesar (1599-1600, Julio Zesar). Komedietan, gorte giroko abentura erromantikoak eta zoritxarreko amodioak landu zituen bereziki; historia lanetan, aginte maila gorenaren bila diharduten gizabanakoen arteko borrokak aurkeztu zituen. Antzerki lan hauek hasierakoak baino konplexuagoak dira maila dramatikoari dagokionez. XVII. mende hasieran idatzi zituen trajedia handienak; lau trajedia nagusi idatzi zituen garai honetan: Hamlet (1600-1601), Othello (1604-1605), King Lear (1605-1606) eta Macbeth (1605-1606). Psikologia azterketa zorrotz baten bitartez, Shakespearek amaiera trajikoan amildu zituen pertsonaia hauek, eta heroiak bukaera hartara ezinbestean zeramatzaten nortasunezko akatsez baliatu zen horretarako. Akats hauek, segurtasun eza (Hamlet), arrazoi gabeko jelosiak (Otelo), umekeriak eta setakeriak (Lear errege) eta neurri gabeko handinahia (Macbeth), erabili zituen pertsonaien barne psikologia eta portaera etikoa azaltzeko. Trajedia hauetako egitura konplexu gorabehera gabeak, poesia molde eta hizkuntza aberatsek eta filosofiaren sakontasunak munduko literaturako lehen mailara eraman zuten Shakespeare. Azken urteetako lanetan batera aurkeztu zituen komediako eta trajediako osagarriak: The Winter's Tale (1610-1611, Neguko Ipuina), The Tempest (1611-1612, Ekaitza). Hasierako lanen ondoan, drama auziaren amaiera aldatu zuen, damuari eta barkamenari bide emanez, eta aurkarien arteko adiskidatzearen aldeko joeraz. 1623an inprimatu ziren lehen aldiz Shakespeare-ren antzerki lanak, eta 1609an haren sonetoak. Ordea, ez da ezagutzen noiz ondu zituen. 154 soneto dira eta zeharka bere harreman pertsonalak adierazten dute. Argitu gabe dago pertsona haiek benetakoak ziren ala ez. Sentimendual eta arte maisutasuna nabarmentzen dira lan honetan. Obra guzti hauez gainera, bi kontakizun poema idatzi zituen: Venus and Adonis (1593) eta Rape of Lucrece (1594, Lukreziaren bahiketa), eta eresi bat: The Phoenix and the Turtle (1601ean argitaratua, Fenix-a eta usapala).
CXXX. sonetoa
itzul.: Luigi Anselmi
Bertzerenak, 2006
Pamiela
Dramak
itzul.: Bedita Larrakoetxea
Graficas Eset, 1977
Odol antzerkiak-B
itzul.: Bedita Larrakoetxea
Graficas Eset, 1976
Odol antzerkiak-A
itzul.: Bedita Larrakoetxea
Graficas Eset, 1976
Komediak-A
itzul.: Bedita Larrakoetxea
Graficas Eset, 1974
Komediak-B
itzul.: Bedita Larrakoetxea
Graficas Eset, 1974
Irritza-Macbeth
itzul.: Toribio Alzaga
Eusko Ykaskuntza, 1926
1897-03-08 / 1981-04-23
Josep Plá
hil zen duela 44 urte
Pla, Josep. Kataluniar idazlea (Palafrugell, Gerona, 1897 - Llofriu, Gerona, 1981). Bartzelonako unibertsitatean zuzenbideko ikasketak egin ondoren, kazetari lanak egin zituen Europan Madrilgo eta Bartzelonako egunkarientzat. Kronikak, biografiak, saiakerak, kontakizunak eta eleberriak eman zituen argitara. Katalaneraz eta gaztelaniaz idazten zuen. Obra nagusiak: Cartes de lluny (1928, Urrutiko gutunak), Viatge a Catalunya (1934, Kataluniara bidaia), Francesc Cambó (1928-1930), Llanterna màgica (1926, Linterna miresgarria), Els pagesos (1952, Baserritarrak) eta El carrer estret (1951, Kale estua). Harenak dira halaber Les hores (1953, Orduak), Els anys (1953, Urteak), Els moments (1954, Uneak) trilogia, Articles sense cua (1975, Isatsik gabeko artikuluak), Notes del capvestre (1979, Arratseko oharrak), Veure Catalunya (1979, Ikus Katalunia) eta Obres de museu (1981, Museoko obrak), azken hau Salvador Dalí-rekin egina. Azterlari zorrotza eta estilo zuzenekoa zen; kronika eta egunkari moldeetan nabarmendu zen bereziki. 1980an Kataluniako Generalitat-ek Urrezko domina eman zion.
Kale estua
itzul.: Jexux Mari Zalakain
Igela, 2017
1770-04-07 / 1850-04-23
William Wordsworth
hil zen duela 175 urte
Wordsworth, William. Ingeles poeta (Cockermouth, Cumberland, 1770 - Grasmere, Westmorland, 1850). Ingalaterrako iparraldeko aintziren eskualdean jaio zen eta bertako paisaiak eragin handia izan zuen idazlearen haurtzaroan eta literatura lanetan. Ikasketak Cambridgen amaitu ondoren Europan zehar ibili zen bidaiari; frantses iraultzaren aldeko agertu zen. Garai hartan idatzi zuen An Evening Walk (1793, Ibilaldia arratsaldean) poema. 1795. urtean nekazaritza eremuko etxe batean hartu zuen bizilekua eta Samuel Taylor Coleridge poeta eta kritikariaren lagun egin zen. Handik hiru urtera, harekin batean Lyrical Ballads poesia bilduma argitaratu zuen, ingeles erromantizismoaren bilakaeran eragin handia izan zuena. 1799. urtean Grasmeren jarri zen bizitzen (aintziren eskualdea), ezkondu egin zen eta poesiak idazteari ekin zion. 1805. urtean Ode: Intimations of Immortality (Oda hilezkortasunari) poema ospetsua idatzi zuen; garai berean The Prelude (Preludioa) poema bildumen zirriborroa aurreratu zuen.
My heart leaps up when y behold (Zeruan ostadarra begiztatzen)
itzul.: Bingen Ametzaga
Euzko Deya - 179, 1944
1961-04-23 / ...
Andrei Kurkov
jaio zen duela 64 urte
1947-04-23 / ...
Josephine Bacon
jaio zen duela 78 urte
1929-04-23 / 2020-02-03
George Steiner
jaio zen duela 96 urte
Kontraesanen eremu neutrala dira ametsak
Zubizabal, 2001
1928-04-23 / 1999-11-21
Dionisio Aymara
jaio zen duela 97 urte
1898-04-23 / 1987-05-19
Valentin Paz-Andrade
jaio zen duela 127 urte
Apirilak 24: Irene Vallejo Irakurketaren aldeko manifestua Iru?ean
Dolu-egunerokoa
Roland Barthes
itzul.: Danele Sarriugarte
Asier Urkiza
31 ipuin
Anton Txekhov
itzul.: Iker Santxo Insausti
Aritz Galarraga
Oihaneko ipuinak
Horacio Quiroga
itzul.: Xabier Monasterio
Aiora Sampedro
Barrengaizto
Beatrice Salvioni
itzul.: Fernando Rey
Nagore Fernandez
Girgileria
Juana Dolores
itzul.: Maider Ramirez
Nagore Fernandez
Berlin Alerxanderplatz
Alfred D?blin
itzul.: Anton Garikano
Aritz Galarraga
Teatro-lanak
Rosvita
itzul.: Enara San Juan Manso
Amaia Alvarez Uria
Arturoren uhartea
Elsa Morante
itzul.: Koldo Biguri
Asier Urkiza
Arrabioen gerra
Karel Capek
itzul.: Koro Navarro
Jon Jimenez
Negu batez Mallorcan
George Sand
itzul.: Miren Arratibel / Aintzane Atela
Aritz Galarraga
2025 Apirila
Jean-Paul Sartre
Sartre euskaraz
Francis Scott Fitzgerald
Euskarazko lanak
2025 Martxoa
Friedrich H?lderlinen urteurrena
<>Edgar Lee Masters<>
Hamar poema
2025 Otsaila
2025 Urtarrila
Derek Walcott/Nijole Miliauskaite
Zubia elurretan
2024 Abendua
Juan Ramon Jimenez
Hamabi poema
MPK bildumak 10 urte (Biziei ere omen)
Manuel Vazquez Montalban
Poesia kaiera
2024 Azaroa
Sophia de Mello / Cecilia Meireles
Poemak
2024 Urria
2024 Iraila
Aurora Bertrana
Papeete modernoa
2024 Abuztua