CORTES HILTZAILEA Ur gainean dantzan zetorren Galeoi ta armekin Mundu berri baten xerkan Lortu asmoz etekin
Moctezuma han bizi zen Koka hostoz ta harri bitxiez Aritzen zen gogoetan Munduko sekretuez
Inguruan zituen morroiak Lore hostoen modura Koloretako jantziekin Jainko haserreen lilura
Emakumeak ziren ederrak Gizonak indartsuak Bizitza ematen zuten Hurkoak hartuz aintzat
Ipuin hutsa zen aiherra Gerra ezezaguna Elkarrekin lanean Harri ugari bildu gura
Zelaietara eraman zituzten Aldizka bizia ordain Baina eskuz eraiki zuten Egin ezin duguna orain
Badakit han bizi dela Maite nauela gaurdaino Baina ezin dut gogoratu Nola iritsi haraino
Ur gainean dantzan zetorren Cortes, Cortes Hiltzaile hori!
CORTES HILTZAILEA |