URREAREN SUKARRAREN OSTEAN Ametsetan armaduraz zaldunak Erregina batez hitz egiten. Laborarien kantu, danbordunak Gezi bat zuhaitza zatitzen. Txarangak jotzen gora begira, Eguzkia brisan flotatzen. Begira Natura ihesean hirurogei ta hamarretan. Begira Natura ihesean hirurogei ta hamarretan.
Soto hondatuan nengoen etzanda Ilbetea nire begian Noiz etorriko nire txanda Ekia lehertu zen zeruan Buru barnean jotzen txaranga Ni ondo jarri nahiean Lagun hark esandakoa gezurra izatea espero nuen. Lagun hark esandakoa gezurra izatea espero nuen.
Espazio-ontziak hegan nire ametsetan eguzkiaren lanbro horian, koloreak airean, umeak negarretan aukeratuen inguruan. Dena amets, dena amets… Erasoa hasi berritan Naturaren hazia badoa babes bila eguzkira Naturaren hazia badoa eguzkira
URREAREN SUKARRAREN OSTEAN |