Eromenari deika
Monique Wittig

euskaratzailea: Itxaro Borda
armiarma.eus, 2013

 

     Delirioa arrazoi bihurtua da, eromena eredu. Aitzakia horrekin batzuetan bizitza osorako kartzelatuak diren izaera gaixoekiko sentiberatasun eskasez plaza publiko guztietan oihukatzen da, gora histeria. Eta nehork ez dezake bere poza gorde. Behar delako berehala gorputz daldaretan lerratu, muturreko odol ukaldietan urtu, ikaratu, putinka arizan han eta hemen, orroatu, marrumatu ere, biloak iradoki, hortzak kurruskatu, eskuturra tinkatu, heldertu, uhindu, alde orotara soako galduak botatu, besoak tolestu, oinkatu, hats estutu, lurrean borobilkatu eta aipatzen ditudanak. Ibiltari zorte gabe bakoitza jazarria da, haserretzera, bere burua ukatzera, daukana abandonatzera deitua. Hainbat gaizto onartzen ez badu. Zainak kilikatzeko metodoak dituzten saihetsera tirriatzen dute hainbatek agudo. Nahiz eta horretarako ez duten biolentzia fisiko izpirik erabiltzen, laster ikus daiteke jazarririko ibiltaria haien eskuetarik jauzi egiten, aitzinera lehiatzen haserrez eta arrabiaz orroaz. Orduan nahi dutena lortzen dute duntzetarik jauzteaz frogatzen baita ez dela eromenaren menpeari ihes egiterik.

 

Eromenari deika
Monique Wittig

euskaratzailea: Itxaro Borda
armiarma.eus, 2013