LUR OSOAREN ERASOAK
Walt Whitman

euskaratzailea: Txomin Artola
Txomin Artola, 1978 (diskoa)
armiarma.eus, 2017

 

Lur osoaren erasoak
ezin garaitu zezakeen hiri bat,
ikusi nuen ametsetan.
Adiskideen hiri berria zela,
egin nuen amets,
ez zen han, elkar maitatzeko zuten
amodio gartsua bezain gauza haundirik,
gainerako guztia gainditzen zuen amodio
honek,
tenore guztietan nabari zen:
hiri honetako gizonen ekintzetan,
beren begirada eta mintzo guztietan.

 

LUR OSOAREN ERASOAK
Walt Whitman

euskaratzailea: Txomin Artola
Txomin Artola, 1978 (diskoa)
armiarma.eus, 2017