ABEREEN ARTEAN
Walt Whitman

euskaratzailea: Txomin Artola
Txomin Artola, 1978 (diskoa)
armiarma.eus, 2017

 

Abereen artean biziko nintzateke
hain dira eztiak, hain dira isilak.

Luzaz egoten natzaie begira
ez dira lanean lehertzen, ez halabeharraz
ketxatzen
ez dira gauaz esna egoten
ez dute bekatuengatik malkorik isurtzen
ez naute jaionkoarekiko
betebeharraz eztabaidetan nazkatzen.

Asegaberik edo ezertaz
jabetu nahirik grinaz
erotzen denik ez dago bat ere.
Ez da beste baten aurrean belaunikatzen
denik
ezta duela milaka urte bizi ziren
bere kidekoen aurrean ere
bat ez dago lurbira osoan ohoragarri
errukari denik.

Nerekiko antza frogatzen didate
eta onartzen ditut
neronen seinale bereizgarriak dakarzkidate
garbi erakutsiaz bereganatuak dituztela...

 

ABEREEN ARTEAN
Walt Whitman

euskaratzailea: Txomin Artola
Txomin Artola, 1978 (diskoa)
armiarma.eus, 2017