ALTXORRA (zatiak) Ni neu izango naiz bizirik ateratzeko ohola Jadanik belusak hautsi egin du isiltasuna olio kriseiluaren gainean elurra ari duten eltxo hegaletan
Inauterirako, bi irri gaizto baino egokiagoa litzateke elderra mozorroan baina aurpegi bakarra dudanez haren gainetik pasatzen dut eskua. Hemengo zerumuga lauegiak besarkatzen dit bihotza atzera egiten badut, dena da lazten! ez dut portua utzi haizea alboz baizik sabelean lehertzen.
Bihurdikatu egin dut urdaila ez iodoak ez gorbelek izan dute nire ezpainek behiala lurrari ondikotz bentrilokuoak ziren txakal trosta baten afrontua egin ziezaioten baino lehen izan zuten adinako eztitasunik laztanean.
Sabela, gorpuzulo zaharren kiratsa duen bero honekin bazter guztietan.
A, lorea urdina da A, urdina da arragoaren urdina A, dantzatzen dudan blues hau ez dakit zer agintzen didan sabelak Hiru sos pasiorik pasionatuenerako pasionatueneko pasiorako ¿Non ari gara jotzen? ¿Non jo dugu? baina, non ditu elizak bere atariak? Kin-go apezpikuaren gelaurrean! Ur zurrusta bat airea miazkatuz!
Okitoren eskuman jesarriko da A, juduek ongi dakite Mesias hura salgarri zegoela Hiru denario, Sabela. Salgarri gorpuzulo zaharren kiratsa duen bero honekin bazter guztietan…
Deus ez da bakarragorik sabela baino eta bihotza baino! Bakarrik, bakartasun honen zakardurek zauri biziak harramazkatzen dituztela bihotzaren aurreneko desilusiotik esne hortzak erauzten dituela Odola tantaka ari duten musika hauen ondoan egon behar inoiz ikusi ez badugu ere arima odolarekin husten Kinen! Baina zerua zikin dago malutaztu honekin hezurdura suharrak daude bakarrik ziur ez diotela deiari erantzungo alabaina zuriz armaturik nago algararen den mendreneko erasoan galtzeko Edo odola tantaka ari duen musika hauetan Kinen!
Bularreko haur batek dantzarazi egin ditu bere atzamarrak bere bizitzaz isiltzen ikas dezadan. Alabaina gong guztietan jotzen du nire buruak Alabaina ardo hutsez daukat bero sabela!
Sudurra ebakitzea ez da balentria handia Ahoak ezpainetan gurutzatzen ez badira Bat-bateko pasioak, suziri, ez badiotso deus nire bihotzari Non eta zorabioren batetik jausten ez banaiz Osinetan, sikario edo matxino. Kinen.
Dantzak dauka hizkerarik onena perpausa bakarraren atalak bihurtzeko bi gorputz hartan idazteko plus quam perfektuan maitatu aditza! Odolak nolako kolorea duen ez dakidan Kinen ere dolarra ote neurria?
Gero besoak! Gero besaurreak! Gero hankak! Gero oinak! Gero gainerako atalak. Alferrik zuztarretatik argitasunera igotzea, enborrera iritsi gara. Hiru errepikatan!
Dei egin baitidate jaitsi naiz neure oinetara herri anonimo bat izateko nire Pasioaren suitean.
Ez. sabelarekin, behako guztiak nire ahotsaren zalutasun paregabera ekartzeak ematen dizu gakoa Petalo malbez egindako irria eta odola eta odola eta odola sabeleko beroaren beroz aho usteldu honetatik ihes eginiko melopea, indiskontinuo.
Sabelmintzaria izan zela zirtatu didate Orduan txakalak elkartu egin ziren dakigun urliarekin haren hortzadura kokarazka ausiki batean ausiki berde batean Hiru legoako ausikian legoa dolar bana eta ez arantzazko koroa Kinen!
Zer den Kin? Ibaiak bihotzaren gainean esku duen hiria da Kin. Kalina aldean dago Kin. Bafora badoa kalek izerdi lurrina dute Ez espero ogirik ez bihotz zabalik ez ahorik odoletan eskua urratua baizik pozoi garratzik gabe bost atzamar zenbatzen dizkion algara baten eztandan beraz atabal hotsa hasi zenez geroztik errepikatzen da Kinen Odola suntsitu egin zen haren aurpegitik! Bi bentrikulutatik odolustu zen haren bihotza Bosgarren Abenidan! Kantuaren pildetatik ezpainek ozta gorde duten tanta horri atxikitzen zaio mundua. Beren begi garbi bereak ematen dizkiet anaiei dio Sabela girgil hutsez janzteko diotsot emakumeari dio; Kirkirrei uzteko gaua kurruskatzeko ardura dio; azukre beroari egunsentia bortxatzeko ardura hondarrari haize gaiztoak margotzeko ardura itsasoari zure sabelaren otzana izateko ardura dio. Ez! diot nik.
ALTXORRA (zatiak) |