GLANMOREKO XOXOA Belarrean, iristen naizenean, bizitzaz betez isiltasuna, baina, izututa, ihes egiteko prest lehenengo mugimendu okerra egin ahala. Huntzean ni aldentzerakoan.
Xoxo, zu zara nire maitea.
Aparkatu, gelditu, erne jartzen naiz. Arnasa hartzen dut. Arnasa hartu eta eseri egiten naiz eta aspaldian itzuli nituen hitzak datozkit: «Heriotzaren etxera joan nahi dut, aitarengana,
buztinezko teilatu baxuaren azpian».
Eta harengana joandako bat datortik burura, isiltasunaren dantzari txikia, seme kuttuna, anaia galdua, jauzika atarian, pozik etxera itzuli nintzelako,
etxeminez beteriko lehen hiruhilekoa amaituta.
Eta bizilagun baten hitzak datozkit burura istripua gertatu eta gerora: «Txori hura estalpeko teilatuan, erlaitzean aste luzetan. Orduan ez nuen ezer esan
baina inoiz ez zitzaidan gustatu txori hura».
Serraila automatikoa kolpetik ixten da, xoxoaren izua une batekoa da, segundo batez txori-begiez ikusten dut neure burua, itzal bat hartxintxar arrastelatuan nire bizitzako etxearen aurrean.
Hesian saltoka, guztiz zurea
nauzu, zure bat-bateko erantzuna, zure itzulera izutia, zure urrezko moko milika, urduria, belarrean, iristen naizenean,
huntzean, ni aldentzerakoan.
GLANMOREKO XOXOA |