SAN KEVIN ETA GOXOA Eta baziren behin San Kevin eta xoxoa. Santua belauniko dago bere logelan, besoak luzatuta, baina logela estua denez
esku bat leihotik ateratzen zaio, ahurra zerura begira, habe bat bezain zurrun. Xoxoa, berriz, bertan pausatu eta gelditzen da habia egitera.
Kevinek arrautza beroak senti ditzake, bular txikia, txukun bildutako burua eta erpeak, eta, betiereko bizitzaren sarearen baitan aurkitzen denez
errukitu egiten zaio: orain, aste luzeetan eduki beharko du eskua luzatuta, eguzki eta euritan, txorikumeak txitatu, lumaz jantzi eta hegan hasi arte.
Eta den-dena asmakizun hutsa denez, imajina ezazu Kevin zarela. Zein da: besteei guztiz emana dagoena edo lepo eta besagainetik
behera minak hartuta daukana? Lo ote daude haren hatzak? Sentitzen ote ditu oraindik belaunak? Edo lurpeko hutsaltasun itsuak
harrapatu ote du haztamuka? Ba ote dago distantziarik bere buruan? Bakarrik, eta Maitasunaren ibai sakonaren ispilu gardenean, «sariaren atzetik ibih gabe lan egiteko indarra» eskatzen du
otoitzean, gorputz osoaz eskatu ere, bere burua ahantzi baitu, ahantzi txoria, ahantzi ibaiaren izena ibai ertzean.
SAN KEVIN ETA GOXOA |