BASARAN PATTARRA Orrearen aro garbia Neguan sartu eta goibeldu zen deblauki. Basaranen gainean ginebra isuri ondoan Beirazko ontzi gardena hertsi zuen ongi.
Zabaldu bezain fite Zuhaixkaren baretasun Samin hautsi berria usnatu ahal izan nuen jakitegian barna.
Isuri nuelarik Zorrotza zuen ertza, nabala-ahoa bezain; Eta Betelgueuse argizagiaren gisa Izarniatzen zuen.
Erre-kedar, beltz-urdin, Serios eta mikatz, Basaran distirant eder hauetan Zeuri egiten dut opa!
BASARAN PATTARRA |