LASTO USAINA ZEGOEN... Lasto usaina zegoen, selauruan, haren gorputza: belarra eta haizea, haren ezpainak: oihaneko arrega, haren biloak; sagarrondo basa.
Goizaldearen lehen argi zirrintan hodei arinak lehertu ziren. Iratzartu ginen. Gero, haurrak bezala, amets batean lokartu ginen.
Goizean ihes joan zen, logale eta oin hutsik, euri maldakor baten margarita lore handiak bere gonan bilduz.
Bai! Errana zioten: aldi batez bederen gelditzen zela! Geldi bedi! Denbora geldi bedi!
LASTO USAINA ZEGOEN... |