BALTIKOKO GOIZALDE ZAPUZTU...
David Samoilov

Maiatz, 12, 1986
euskaratzailea: Itxaro Borda
armiarma.eus, 2020

 

Balktikoko goizalde zapuztu hori bera.

Pizu dira hausten diren betazalak,

ibaien hormaz pizu.

Azkenean elur egin du.

Elur bidetik itzuli naiz,

leihor herrietarik,

hotz ozen eta urdina duen Errusia zaharreraino.

Berriz ere, ikasiko duket

nere libertateaz ez lotsatzen.

 

BALTIKOKO GOIZALDE ZAPUZTU...
David Samoilov

Maiatz, 12, 1986
euskaratzailea: Itxaro Borda
armiarma.eus, 2020