Sally Rooney. Aurkezpena
Leire Vargas

armiarma.eus, 2021

 

Sally Rooney 1991n jaio zen Castlebarren, Irlandan. Ingeles ikasketak egin zituen Dublinen (Trinity Collegen) eta han bizi da gaur. Unibertsitate garaian debate-lehiaketetan parte hartu zuen eta Europa mailan ere nabarmendu zen; hain zuzen garai haren inguruko saiakera labur kritiko bat (Even if you beat me) argitaratu zuen The Dublin Review aldizkarian. Gero, Ipar Amerikako literaturan masterra egin zuen, eta horretan zebilela idatzi zuen paperean bukatuko zuen bere lehenengo eleberria, Conversations with friends, 2017an argitaratua. 2019an eman zuen argitara bigarrena, Normal people (Jende normala, Irene Aldasororen euskarazko itzulpenean), eta arrakasta handia izan zuen honekin. Horrez gain, narrazio laburragoak ere idatzi ditu, Mr Salary (Soldata jauna, Leire Vargasen euskarazko itzulpenean), Color and light eta At the clinic, besteak beste. The Stinging Fly aldizkarian hainbat poesia-lan argitaratu zituen 2010-2015 tartean eta editore lez ere egin zuen lan (2018an). 

 

Sally Rooney. Aurkezpena
Leire Vargas

armiarma.eus, 2021