IPUIN LATZA
Boris Pasternak

euskaratzailea: Itxaro Borda
Maiatz 12, 1986

 

Inguruan dena aldatuko da.
Hiri nagusia berraltxatuko dute,
baina loeratik atera haurren
beldurra ez da sekulan barkatuko.

Nehoiz ez da ahantziko
arpegiak udalatzen dituen beldurra.
Ehun aldiz ordaindu beharko du
etsai garraituak, lazkeria hau.

Nehoiz ez ditugu haren bonbak ahantziko
eta nola lehen Herodesek Bethleemen
dena jasan arazteko dretxoa zeukan
orduak oro kontutan edukiko dira.

Mende berri eta hobeago bat jinen da,
lekukoak desagertuko dira.
Baina haur mutilatuen torturak
sekulan ez dira ahantziak izanen.

 

IPUIN LATZA
Boris Pasternak

euskaratzailea: Itxaro Borda
Maiatz 12, 1986