NORNAHIK BEZALA: MAITATU DUT
Boris Pasternak

euskaratzailea: Itxaro Borda
Maiatz 12, 1986

 

...Nornahik bezala maitatu dut. Behar bada
oraindik bizirik dago. Denbora iraganen da.
—ez da biharko, baina noizbait geroxagoko—
larrazkena baino gehiagoko zerbait,
suak zerua gorritzen duen maneran,
oihanpeak samurtzeko bizia piztuko den eguneraino.
Ixtiluen txorakerian, egarriz
moteldu apoak,
ikaratzen dira oihan bazterretan,
erbiak nola, belarrietaraino hostoz aseak
direnak bezala,
iraganaren kulunka faltsuari eite duen
azantzaren gainean.

Nornahik bezala maitatu dut
eta badakit, betidanik,
urteen oinetara aurdikiak direla elge bustiak.
Gure bihotzen maldan, amodioak
munduen berritasun dardartiak pausatzen ditu.

 

NORNAHIK BEZALA: MAITATU DUT
Boris Pasternak

euskaratzailea: Itxaro Borda
Maiatz 12, 1986