Flann O'Brien. Aurkezpena
Xabier Boveda

Idatz&Mintz, 69
armiarma.eus, 2021

 

        Brian O´Nolan idazle irlandarraren ezizena da Flann O´Brien. Strabanen jaio zen 1911n eta Dublinen hil zen 1966an. Gaelikoz hitz egiten zuten familia batean hazi zen. Dublingo Unibertsitatean ikasi ondoren, administrazio publikoan lan egin zuen. Irish Times aldizkarian ere kolaboratu zuen 26 urtean Myles Na Gopaleen ezizenarekin, eta bertan garaiko politikaz artikulu zorrotz eztenkariak idatzi zituen. Hainbat gaitzizen erabili zituen, funtzionario zenez ezin baitzuen bere izenarekin idatzi.

        Haren eleberri ezagunenak At Swim-Two-Birds (1939), An Béal Bocht (1941), The Hard Life (1961) eta hilondoko The Third Policeman (1967) dira. Haien estiloa eta argumentuak txit orijinalak dira, eta orduko idazle handienek goraipatu zituzten, hala nola Jorge Luis Borgesek, James Joycek eta Samuel Beckettek.

        An Béal Bocht (Aho pobrea) gaelikoz idatzi zuen eleberria da. Bertan, Irlandaren eta irlandarren topiko asko erabiliz, parodia umoretsu bat egin nahi du, eta bertako pobretasuna eta miseria kritikatu. Eleberri horretatik ateratako bigarren atala da hemen itzuli duguna.

 

Flann O'Brien. Aurkezpena
Xabier Boveda

Idatz&Mintz, 69
armiarma.eus, 2021