Nanni Balestrini. Aurkezpena
Hedoi Etxarte

Fanzine batean emana, 2012
armiarma.eus, 2019

 

Nanni Balestrini (Milan 1935 – Erroma 2019)

 

      Militante politikoa izan zen eta Italiako 1968an parte hartu zuen. Novissimi eta Gruppo 63 neoabangoardietako kidea izan zen. 1977ko mugimenduaren ostean erbestearen eta espetxearen artean hautatu behar izan zuen. 2003an, Vogliamo tutto-ren (Dena-dena nahi dugu, 1971) berrargitalpeneko hitzaurrean galdetu zuen makinek eta ordenagailuek lan handia egin bazezaketen zergatik ez ote genuen guztiok aberastasunaz eta lanik gabeko denboraz profitatzen.

      Idazlea eta militantea izan zenez Italiako berunezko hamarkadak kontatzeko hankabiko ordezkari nabarmen bat da. Blackout (1980) poema polifonikoa idatzi zuen: Demetrio Stratosen heriotza, idazlea bera inkriminatu zuen «apirilak 7ko kasua», Frantziako erbestea eta Mont Blanceko gida batetako aipuak batuz. Poema hark argazkiak eta testuak zituen, musika ere izan behar zuen baina ez zuten konposatu.

      Gli invisibili (1987) eta L’orda d’oro (1988) dira geure inguruan gehien zabaldu diren bere beste bi lanak: lehena eleberria, bigarrena saiakera.

 

Nanni Balestrini. Aurkezpena
Hedoi Etxarte

Fanzine batean emana, 2012
armiarma.eus, 2019