CAECILIANO
M. Valerio Martzial

Epigramak
euskaratzailea: Joseba Sarrionandia
Izkiriaturik aurkitu ditudan ene poemak, Pamiela 1985
armiarma.eus, 2018

 

"Fikua" diodanean barre egiten duzu,

modu arrotzean ahoskatuko banu bezala,

Eta "fikoa" esan dezadala nahi duzu, Caeciliano.

Bada, "fikua" izendatuko dut zuhaitzetik

Datorren fruitua, baina "fikoak"

deituko ditut zure odoluskiak.

 

CAECILIANO
M. Valerio Martzial

Epigramak
euskaratzailea: Joseba Sarrionandia
Izkiriaturik aurkitu ditudan ene poemak, Pamiela 1985
armiarma.eus, 2018