ELIA
M. Valerio Martzial

Epigramak
euskaratzailea: Joseba Sarrionandia
Izkiriaturik aurkitu ditudan ene poemak, Pamiela 1985
armiarma.eus, 2018

 

Ene oroimena erratzen ez bada, Elia,

lau hagin zenituen.

Lehen eztulaldiak lehen biak erauzi zizkizun

eta bigarrenak beste biak.

Iagoitik lasai egin dezakezu eztul:

hirugarren eztulaldiak ez dizu deus kenduko.

 

ELIA
M. Valerio Martzial

Epigramak
euskaratzailea: Joseba Sarrionandia
Izkiriaturik aurkitu ditudan ene poemak, Pamiela 1985
armiarma.eus, 2018