BERNARD MANCIET, IDAZLE OKZITANOA
Luzien Etxezaharreta

Maiatz, 41, 2005
armiarma.eus, 2023

 

      Ekainaren 3an Bernard Manciet poeta, idazlea, Okzitaniako sortzaile nagusietarik bat zendu da, Mont de Marsaneko ospitalean. Bizi zen herrian, Trensacqen, ekainaren 6an ehortzi dute. XX. mendeko Europako poeta nagusietarik izan da, herri eta kultura menperatuei bere sustengu eta ahal-men handia beti eskainiz. Maite zuen jendearen artean agertzea, nola Bernard Lubaten ikusgarrietan, bere testuak irakurtzen zituela Uzesten abuztuko besta handian. Ikusi dugu ere Bunuzen udako arrats batez Lo dider de Guernica poemaren irakurtzen : Maiatz. 21 aldizkarian aurkitzen ahal da. Roncesvals, Orreaga testu luzea idatzi zuen ere duela bost urte, euskaratua izan zena.

1923.eko irailean sortu zen Sabres herrian, Goi Landetan. Amaren hizkuntza, "gaskoin beltza”, okzitanieraren adar berezia, beranduago, bere hizkuntza literario bezata aukeratuko zuen.

      Ikasketak Sabresko eskola publikoan egin eta, Talenceko lizeora joan zen, Montaigne lizeora ondotik joanez. Latina, grekoa ikasi zituen eta jakintza harrigarrikoa agertu gazte gazterik. Ikasketak jarraitu zituen, Letretan eta Zientzia politikoetan Parisen. Diplomazia lanetan hasi zen Koenig jeneralarekin, 1945ean eta gero Brasilera joan 1955.ean. Handik itzuli zen, ezkondu Sabres herrian, bost haur ukan. Etxeko enpresa, zuraren indus- triakoa, bere gain hartu zuen. Bainan honek porrot egin zuen hamar urte berantago. Mancieten literatura aben- tura orduan hasi zen.

      Lehen testuak 1945ean gaskoinez idatzi zituen. Zernahi lan egin du geroztik. Obra nagusia l’Enterrament a Sabres da. Poema luze honetan, herritarren kultur eta nortasunaren errespetu eta duintasuna, molde profetikoan ager- tzen ditu. Mollat argitaletxeak berrargi- taratua du 1996ean. Obra nagusietan da ere /o Gojat de Noveme ("azaroko gaz- tea”), 1964.ekoa. Ehun bat liburu argi- taratu ditu, mota askotakoak, nola Sonetoak. Liburu frango l’Escampette-k plazaratu ditu. Ohargarri da ere, azken urteetan bereziki, berak itzuli frantses testuarekin batera, liburu elebidunak egin dituela.

      Hurbildu duten guziek beren harridura erakusten zuten haren jakintza eta erudizioari buruz. Kultura unibertsaleko gizona zen, ezin klasatua. Garai batean, estatuko telebista eta irratiek maiz gomitatzen zuten. Pariseko zenakloetara deitzen zuten ere baina su eta pindarrak baziren maiz. Gogoan zuena, ahoan bilorik gabe erraiten zuen ere, beti, ondorioz zernahi etsai bazituela, ttipikeria eta ezdeuskeria hastio ukanez ororen gainetik.

      Nobel Sarirako aipatzen zuten Trensacq-eko idazle handia. Azken urte hauetan etxen egoiten zen gehienik, nekatua, bihotz ahulezia batekin. Euskarari ager-tzen zion maitasun eta atxikimendua aipagarri dira mundua eta kultura goratik begiratzen zuena- ren baitan. Sergi Javaloyes idazle bearnesak laburbildu du hori : Poeta guziz handia zen, nobelizatuak zitekeen zer- rendan zen, bazuen ahaltasuna Gaskoiniako mila urteren memoriaren parrez par jartzeko zaukan kultura kla- siko erraldoiarekin, bi hizkuntzak, frantsesa eta gaskoina, bereiztuz eta aldi berean biak zerbitzatuz.

 

BERNARD MANCIET, IDAZLE OKZITANOA
Luzien Etxezaharreta

Maiatz, 41, 2005
armiarma.eus, 2023