MAHOMA Henry VIII.ak bezala, Mahomak urte lanjerosetan atxiki zuen erlijioa eta eremutar ezkongeak deuseztatu, biziaren gorrotatzaile baitziren, nehoiz ez hartu edo emaile. Haien monastegiak sutegi bilakarazi zituen, eta haien lelo budista bakezaleak gizeliko schrecklichkeit eta gerla kantuetarat aldatu. Aita Santuak oraindik jotzen du harpa kastitate seinale gisa- jihad-eko mutilak gamelu ergelek osatu lerro luzean parabisura oldartzen dira, hango aretoak jende gazte ederrez mukuru, sexu bietakoak, nomaden gustu sinpleei dagokien gisara- axuleiu abstraktuz apaindu gela xumean egiten dute lo epeletan, maitasuna berpizkundea da eta haren gerla arrosa lilia: emakumeak gizona nahi du berez eta gizonak emakumea, igel egarriak euria gutiziatzen duen bezala.
MAHOMA |