EZKONTZAREN NAHIGABEEZ MINTZO
Robert Lowell

Bertzerenak, Pamiela, 2006
euskaratzailea: Luigi Anselmi
armiarma.eus, 2025

 

«Zein eta hurrengo belaunaldia datorkigu oldarka gure sentimendu

¡ori eta xaboi-burbuila ezin sentiberago hauen bidez»

Schopenhauer

 

Gau beroak logelako leihoak zabalik uztera behartu gaitu.

Gure magnolia loratzen ari. Bizitza hasi da berriro.

Ene senar hordi-sats-eginak etxeko liskarrak bertan behera utzirik

Karriketan pulunpatzen da emagalduen bila,

Eta bere kasa dabilkigu labanaren aho zorrotzaren ertzetik.

Ergel horrek emaztea hil lezake eta ondoan edaria laga betiko.

Oi haren haragikeriaren mixeria gogaikarriak!

Bidegabekeria izanen da... Izan ere, hain da bidegabea -

Whiskiak itsuturik, arranditsu, goizeko bostetan etxeratu ohi da.

Bizirik irautea beste kezkarik ez dut gogoan.

Zerk kilikatzen du? Orain gauero autoko giltzak

eta hamar dolar lotu egiten ditut neure izterrari...

Bere nahiaren klimaterioak adarkaturik

ene soinaren gainean jartzen da elefante baten gisan.

 

EZKONTZAREN NAHIGABEEZ MINTZO
Robert Lowell

Bertzerenak, Pamiela, 2006
euskaratzailea: Luigi Anselmi
armiarma.eus, 2025