BOTEREA LEHOI EME BAT DA
Eduard Limonov

euskaratzailea: Hedoi Etxarte
armiarma.eus, 2020

 

Botereak hanka altxatu du, esfinge indartsu batek bezala.

Mehatxu eta orro egin du, otsoaren hortzak erakutsi ditu.

Boterea: lehoi eme bat da, eta ez du bere isatsa guretzat astinduko,

baina saihetsak igurtziko ditu, burdin-hagaren kolpea bezala, indarkeriaz...

 

Botereak gorputz belztu bati heriotza eta odola dakarzkio.

Oldartzen da eta hezurrak txikitzen dizkigu, erasotzaile.

Bere harrapakina karrankatzen du anker,

ibaiaren arroketarantz darama beldurgabea.

 

Eta han irensten du, sabelaldetik eta iztaitik hasita.

Biktima bizirik dago oraindik eta begi-nini horitik,

begiesten du, mutu, ia konortea galduta:

«Murtxikatzen nau!» eta... izua xerratan...

 

Tirainak odola garbitu du bularraldetik, karrankatzen.

Hodeietatik Jaunak behatzen du, bekainak zimurtzen.

Ez du gauza behar bezala topatu, bere sotanarekin begiak gorde ditu.

Hara boterearen maitasuna, antza...

 

Lehoi emeak altzairuzko zerra bat dauka, hanka guztiak metalezkoak,

bere begietan tungstenozko txinpartadun arku bat,

Walhallako deia entzutera ohitu da,

bere atzaparrei eta kakoei adar arruntak gehitzen dizkiote.

 

BOTEREA LEHOI EME BAT DA
Eduard Limonov

euskaratzailea: Hedoi Etxarte
armiarma.eus, 2020