KALE BELTZAK
Eduard Limonov

euskaratzailea: Hedoi Etxarte
armiarma.eus, 2020

 

Nire heroi ezkorra

Beti daukat bizkarrean

 

Edaten dut garagardoa, edaten du garagardoa

Nire etxean bizi da

 

Nire maitaleekin egiten du lo

Bere pubisera zuzentzen dut nire zakil iluna

 

Nire heroi negatiboa

New Yorken dago nabarmen

Bere bizkarraren silueta elegantea ebaki da

Ilun dagoen edozein kaletan

 

KALE BELTZAK
Eduard Limonov

euskaratzailea: Hedoi Etxarte
armiarma.eus, 2020