EPAIA
Ernst Jandl

urteil
euskaratzailea: Iñigo Astiz / Samara Velte
armiarma.eus, 2019

 

gizon honen poemek ez dute ezertarako balio.

 

hasteko

buruko soilgunean igurtzi nuen bat

alferrik. ez zitzaidan ilerik hazi.

 

ondoren

aztaletatik pasa nuen beste bat. eta

patata ertainen pare jarri zitzaizkidan bi egunetan.

medikuak harrituta gelditu ziren.

 

ondoren

zartaginera bota nituen bi.

mesfidatu xamar nik neuk ez  jan.

horrela hil zitzaidan txakurra.

 

ondoren

antisorgailu modura erabili nuen bat.

horregatik ordaindu nuen abortua.

 

ondoren

begi gainean tenkatuta eutsi nuen bat

eta club hobe batera sartu nintzen.

atezainak

zangotraba egin eta muturrez erori nintzen.

 

ondoren

goiko epaia eman nuen.

 

EPAIA
Ernst Jandl

urteil
euskaratzailea: Iñigo Astiz / Samara Velte
armiarma.eus, 2019