HAUTSONTZIA hautsa zigarrokinak misto erreak. hautsontzia kanpora eramatea. hautsontzia hustea.
plater zikinak sukaldean laban zikinak kikara zikinak trasteak garbizea. trasteak bertan uztea.
ogia gaztarekin ogia hestebeteekin ogia arrainarekin: atondu. Zerbitzatu. Ez al diozu heldu nahi? Jaso.
hautsontzia mistoak zigarreta paketetxoak piztu. putz eta itzali. zupatu. itzali.
buru bat bi buru hiru buru nire burua. zupatu, putz eta itzali. eta zer uste duzu zuk...? kea botatzen.
agur bat bi agur hiru agu rni HAINBESTE poztu naiz – etorri berriz ere, noizean behin.
hautsa zigarrokinak misto erreak. hautsontzia atera. eta ezetz esan. Denei ezetz esan.
HAUTSONTZIA |