BURUTAZIO LABURRA LANGARI BURUZ
Miroslav Holub

Hegats-5, 1991
euskaratzailea: Maite Gonzalez Esnal
armiarma.eus, 2023

 

Langa bat

hasten da inon ez

bukatzen da inon ez

eta

bereizten du dagoen lekua

ez dagoen lekutik.

Halere, zoritxarrez

langak oro, hein batean,

pasabidek ere dira, batzuk gauza txiki

besteak handientzat, halatan

langa batek ez du ezer bereizten, aldiz bai seinalatu egiten du

zerbait bereiztua izan behar zitekeela

eta zigortua izango dela zeharkatzen duena.

Era honetan

langaren ordez

hitz bortitz bat joan zitekeen,

edo baita hitz leun bat ere, baina

norma bezala azken hau

ez zaio inoiz inori gertatu.

Beraz,

langa erabat perfektua

ezer-ez ezer-ezetik bereizten duena da,

ezer ez dagoen lekua

ezer ere ez dagoen leku batetik.

Hauxe da langa absolutua,

poetaren hitzaren bezalakoa.

 

BURUTAZIO LABURRA LANGARI BURUZ
Miroslav Holub

Hegats-5, 1991
euskaratzailea: Maite Gonzalez Esnal
armiarma.eus, 2023