AXOLAGABE AMILTZEN NAIZ
Hoda Ablan

euskaratzailea: Mikel Elorza
armiarma.eus, 2017

 

Zahartuz doa bizitza nire inguruan.

Argiaren tabernak ixten dituzte ilargiek

eta arbola zoragarri bat erortzen da —asperdurak jota—.

Euren zaurien bideetatik irten dira maitaleak,

makila nekatu batez zulatu dute

itsasoaren birjintasuna

eta goizaren sudurra inbaditzen duten usainak astinduz doaz.

Eta ni, bakardadean, haien ontzirik gabe amiltzen naiz,

ehun urte baitaramatzat denboraren horma zulatuz,

bi trentza eta tristezia laburren soineko batekiko

poema txiki bat marrazteko.

 

AXOLAGABE AMILTZEN NAIZ
Hoda Ablan

euskaratzailea: Mikel Elorza
armiarma.eus, 2017