ZOKOHoda Ablan euskaratzailea: Mikel Elorza armiarma.eus, 2017
Itzal bat ikusten dut
nire zauriaren gelako zoko ilunean,
bi itzal,
dantzan dagiten iluntasun lerroak
eta suzko jostorratzak atalasean datzan hotza ehuntzen.
Hotz hori jantzi dut
eta dardara dagi nire oroiminak.