SEI GUTUN KARTZELATIK
Antonio Gramsci

euskaratzailea: Koldo Izagirre
armiarma.eus, 2017

 

Giuliano maitea:

   Nola zabiltza eskola berrian? Zer da gehien atsegin duzuna: itsasoaren ondoan bizitzea edo basotik hurbil, zuhaitz handien artean?

   Mesedea egin nahi bazenit, zure egun bat kontatu behar zenidake, ohetik jaikitzen zarenetik gauean lotaratzen zaren artekoa. Horrela nik hobeki irudikatu ahal izango dut zure bizitza, eta zure egitada gehienak.

   Deskribatu iezadazu giroa ere, lagunak, maisuak, abereak, dena: idatzi ezazu apur bat aldiko, horrela ez zara nekatuko, eta idatz ezazu barrea eragiteko bezala, zuk ere poza har dezazun.

   Enetxo, besarkada bat

   Antoniok.

 

SEI GUTUN KARTZELATIK
Antonio Gramsci

euskaratzailea: Koldo Izagirre
armiarma.eus, 2017