ETSAIAK...
Erich Fried

Akademia Sekretuaren Egutegia
1985
armiarma.eus, 2021

 

Etsaiak

hurrinegi daude

eta gehienetan

babestuegi

har itzazu bada adiskide batzuk

eta zaflatu egiezu aurpegia

ukabilkada on batez.

Modu horretan

zure etsai

bilakarazten badituzu

harrotu egin zaitezke:

Neu izan nintzen

haien aurkako burrukan

lehen kolpea emateko

zutitu nintzen lehena

 

ETSAIAK...
Erich Fried

Akademia Sekretuaren Egutegia
1985
armiarma.eus, 2021