EZER EZ DA BERRIRIK...
Erich Fried

Zer, 130
1989
euskaratzailea: I. Martiartu
armiarma.eus, 2021

 

“Ezer ez berririk ez denik”

esaten duzue:

“Zaharrak denak gogaitu egiten du”

 

Hara ba:

behinola bizi izaten zen

behinola maitatu egin zen

behinolka matxinada isiotzeko

dei egin zen.

Behinola uime gaixo batez

arduratu egiten zen.

Behinola Eskubideen eta Askatasunaren alde

guda bat galdu zen.

Behinola norbera zahartu egin zen,

hil egin zen.

 

Arean da guretzat

bizi izatea, maitatzea,

gure buruak asaldatzea,

itxaropenak izatea.

Arduratan egotea,

zahartzea,

hiltzea,

betiko alferrekoak bihrutu dira.

 

Hau guzti hau ez gehiago berririk izango:

Honek gogaitu egiten zaituzte,

zuek hildakoak.

 

EZER EZ DA BERRIRIK...
Erich Fried

Zer, 130
1989
euskaratzailea: I. Martiartu
armiarma.eus, 2021