GAZAKO OROITZAPENAK Emakumeari Laranjak eta olibak kendu zizkioten. Gero ura kendu zioten, lurrak. Gero semea kendu zioten... fedajinekin elkartu zela esan zuten. Beste bat basamortuan hil zen, Kuwaiterako bidean. Orain, errefuxiatuen esparruan Zerua eta basamortuko dunak miatzen ditu Jainkoaren ezkutalekuaz galdezka.
GAZAKO OROITZAPENAK |