Bukolikoak I. HORMA BIKOITZA
Greffhule kondesa andereari, pilota-partidu bat oroituz. JEAN COCTEAU- MAURICE ROSTAND Hauxe gozamena! WALTER PATER Baudelairek gurekin batera esango zukeen, nik ez dut maite, paradoxak zintzilikatzen ditu gogo gehiegiz. V. HUGOREN EMAZTEA Zezenketetan pertsonaiak txikiak dira denak, fuksia kolorekoak. MANET (Gutunak) Ez deitu Jainkoari, malkoen seme horrek. SHAKESPEARE
Oso arin gorritzen naiz eta alde batetik soilik, arraina bezala. SHELLEY (Gutunak)
Nire bizia hilen segida baino ez da. WIENCKELMANN
Alzibiadek ez zuen txirula jotzen ikasi nahi. Muturra desitxuratzen zuela zioen, eta masailak itsustu. ATENEA
Galtzak ur-koloreak zituen, oso motzak, galtzerdiak zuriak eta txarolezko zapatak. F. L. (Baudelaireri buruzko oharrak)
Maisu lana hasi aurretik dago amaituta. WHISTLER
Zer axola Virgilioren artzainek ez badute hitz egiten larreko hizkeraz; Jainkoaren hauspo-arnasa hotsak dira. WIENCKELMANN
HAROLD
Oi gaztaro, gozamen, maitasun, zaldi, jaka! Lotzen dugun lepokoa, josten dugun krabelina! Eta zu, Iparreko laino, lorea nola aurpegia Jotzen duzun ekaitza!
Bakardadearen izua, liburuak urruti, Egun zoragarrian, jauregi erabat librean Bezala bizirik ingeles ikastetxean. Greziar ipuinean biziz.
Alde bat utzi dut Nell eta haren begitarte urezkoa Ordezkotzat hartu dut gaztaina begiko Frantzia Walter Pater zikinaren tokian Montaigne garbia Pilotaren ordez, poloa.
Utzi egin dut lotan kobrezko errainuan Te usaina darion Biblia aitapontekoa, Shakespeare oharrez betea, Keats larru leunekoa, Nola horiek gabe mundura!
Nell, hor zaude ingeles ilunabarrari begira, Irakurtzen Penelope ilehori eta gaztetsua Bezala letra urdinak. gutun-azal loditxoan, Angeluko zigiluduna.
Itakaren antzekoa den gure uhartean Zuk josten duzu hatz elurrezkoez gauetan, Klubeko zenbakia nire elastikoetan Bakoitzean kolore ezberdina.
Jostorratza jolasean dabil zure gona arrosazkoan Ukitzen duzu nire Karlos-Erregeren ile kaoba kolore Zurekin dagoenetik nik zurekin hitz egin gabe Koska egin nahi dit ordaina.
JOKALARI URDINA
Ahí va!
JOKALARI GORRIA
Yo!
HAROLD
Ez dut ezer ikusten eta dena zait arrotza Adiskide frantsesa, hura bai zorionean! Berak maite duena zain dago hotelean, Eta da bere aberriko jolasa!
ALAIN
Nik hatzez Ekialdeko Fantasmak ditut ukitu Irakurri dut Loti Bosforoko txalupa batean Fosforo hautsez jositako zeru baten azpian Eta Barres Florian kafean dut dastatu
Desira zabal eta mundutar batek loturik, Ahantzi nuen nik, estutik estura ibilian, Oi nire sorterria zure aurpegi itxian, Sortutako amets oro dagoela gorderik.
Kanta alemanak entzunez bihotza zait askatu! Eta ez dut herrarik sentitu sekula Henri Heineren aberri izan zenaren aurka Zure Erromatarrek, D'Annunzio, begiak ureztatu,
Nik estropada bustiak baino ez nituen maite, Cambridgeko eta Oxfordeko greko gazteen lehiak, Zein atsegin beroagoak, zein lotura sendoagoak Hartu nau abarketez jantzitako lur honek!
Aljereko Kasba baino horma hau dut nahiago Arrats ontziak bezala distira dagiena Habe heleniarra baino, artzainak atsegin duena, Parkeko usoak baino, lore arteko elurra gehiago.
Nahiago dut horma hau, ez baitago antzekorik Ezer, ez bere leiho, bere fruitu eta abarrekin, Aire, eguzki eta zarataz egindako margo honekin. Denek batera jotzen dute sei heroi gazte eta zurik.
Urdinean nire herria garaile ateratzen baita Ez sustrairik ez huntzik ez duen hormaren aurrean Sentitzen dut pilotak harria jotakoan Nire hatzak dardaraka eta bihotza punpaka.
LEHEN URDINA
Pilotak horma hutsa jotakoan Lotzen du eguzki bero galanta, Urre eta karea arteko ezkontza Diadema garden baten azpian!
BIGARREN URDINA
Maite dudan hura lehen harmailan eserita dago.
HIRUGARREN URDINA
Nirea bigarrenean dago.
LEHEN URDINA
Hormaren beste aldean da lorea, Hantxe da maiteen dudan emea! Pilotak igalia balitz bezala Jotzen du hormaren alde huts herbala Jauzika.. larrutzen da eta larritzen. Beste aldean, bitarte horretan, Udako jolas zoragarrietan, Lasai asko mertxika da umotzen.
Lorategirik ederrena hori Beretzat askok nahi lukete sari batetik bestera luzatzen dabil Landarean arto musker eta piku. Eskuak sartzen zume saskietan. Jakinik igalia guretzat dela, Lotarako tokia ere badela. Eta pareta hau alai jotzen dugu.
BIGARREN URDINA
Ai, anaia zuriok, zer ote deusik Frontoia baino zalantzazkoagorik Nork ikus lezake urdinaren azpia Batetik bakea, bestetik nekea. Pelotoi odoltsua antolatuta Mozorro aurpegiak liluraturik Zaintzen du festaldia begiz jota Euskal tristezia alaia oso-osorik.
LEHEN URDINA
Getariatik naiz ni orain etorri Pilotari txapelak badirudi Teilatua zintzilik goitik behera Eskularrua nirea da okerra Neuk tenkatu dut larre heze berdean Kapera zuriaren ondotxoan.
Ontziak maite dituen birjinak Nola ez maiteko sehaska estuak Hortik irten da pilota amultsua Onetsiko ditu nire jokoak Ez al ditu gidatzen begitsua Itsasaldi bateko gorabeherak.
Zabalduko ditu hark besotxoak Jauregi handi horren atarikoak Pilota tokira erraz botatzeko Badaki ari direla esku bilduak Borroka eta ahalegin lortzeko Maite dudanarentzako puntuak.
BIGARREN URDINA
Itsasotik nauzue ni etorri Beti da igande argi eta zuri Argi ilaun eta ilunaren nagusi Honakoan hantxe ditut utziak Kanpandorre ederra, horma txikiak Eta hilerri bat txikian txiki.
Oilar sentitu dut goizaldean Arrueren alde egin dut ametsean Hura garaile, dut itxaropena! Eta belar gustuko iturrian Idien muturraren ispiluan Zeruari so hartzen nuen edana.
Gure artean auzo txiro bakoitzak Baditu eliza eta frontoi ederrak Burdina hariz inguratua guztiz. Ongi bizitzekotan ezingo da Sinetsi pasa dugun herria Norberaren herri hutsa denik.
HIRUGARREN URDINA
Ziburukoa ni, ate gorriak hartzen ditu arratsalde luzeak Bere ispilu diren ur aratzetan Eta ibilian dabilen lagun batek Esan zidan aspaldiko egun batez Venezia berria zela benetan.
Hala zioen: Baditu ubideak Gorriak dira bertako piperrak, Mundu hori da beltz eta mudurria: Eskularrua ukabilari lotua Gondolazale antza duzu petoa Gondola duzula jolaskidea.
Ez dakit, baina ia seguru nago Harena dela, hormaz haratago Ikusten dudan zorizko musua: Jesukristorena ere margotua izan baitzen eta ongi taxutua: Veronikaren oihal sakratua.
LEHEN GORRIA
Ai! Hegoaldeko haize afrikarrak Azkaineko horma bortizki jotzean Ekialdeko zuritasuna dakar Biguntzen digu karea gogorra; Gure Ramuntxoren oroitza sorra Hirian zehar guztiz zabaldu da.
Izan ez den anaiak du betetzen gure uda pisu astuna oroiminez; Eguteran lo da apar gainean. Eta amesten dut Tuniseko kaia Egonaldi bakoitza da lilia Hala jakin nuen txo nintzenean.
Gogorra naiz eta banaiz biguna Gure herriko haizea bezala; Anbar aurpegiko neskatxak Berdin ditu atsegin biak bai mutila bai haize gaztea Batera logelan sartzean
BIGARREN GORRIA
Maite dudana ez da inon ikusten Ez du ez parkerik ez hiririk hemen. Baina landa bi aldiz den honetan Espainia Frantzia aldean sartua Zain dut gorputz eta arima betea Espainiako balkoi biribilean.
Bera dago txori astuna bezala Urrezko arrosa garbia nola Hazi duten sarepetik zelatan. Hain maitea dudana, ai, itxirik Ezkutatu eta gorde dute azkenik Burdin hesiaren beste aldean.
Gau txori, zorabioan erortzen, Frantses trenak ditu hurrean entzuten Geltokiz geltoki eginik bidea. Ai! Halako su beroa odolean Izekiko zaio ezagutzean Nire zigarroaren gar txikia!
HIRUGARREN GORRIA
Ez dakit nondik natorkizuen ere Nire gurasoak ez ditut nire Hormak ditut balentriaren lekuko Jende ugari dago nire atezuan Ez badut sinesten nire patuan Izena sekula ez dut ukatuko.
Pilota badoa hegal eta ziztu Ai! Borroka sinesgaitzaren fruitu. Dantzan ari da nire sandalia. Besteak brinko eta jauzi eginik Badaukate larru eskuko bigunik, Baina pilota beti nirea da!
Neskatxentzat omen naiz herabea Hala diote ni begira ikustean, Bera baita biziaren zuzendari. Zuek bostok baino naiz gazteagoa Baina zerrenda urdinaren gainean Ez da nik jota hutsean erori.
URDIN BAT
Pilota bat jaiotzera doa!
GORRI BAT
(hitz ulertezin asko) botea egitera doa.
URDIN BAT
Neu
GORRI BAT
Kontuz ibili, haren zartako laburra zuzena da eta maltzurra Eta pilotak gordez bere jiraren sekretua eta adurra Etsiarazten gure hirukote gorria.
URDIN BAT
Egunaren bakea hautsiz Nire saskiak distira dagi Bota egiten dio eguzkiari. Eskaintzen nire esku ez motelari Lakio bat haragi zauritu honi: Eta iltze hirukoitza sartzen berari!
LEHEN URDINA
Ama Getariakoa, oinak dituzu urrezkoak. Sar dadila sosegurik ez den hobi handian Antxeta zuria bezala pilota eta gera.
BIGARREN URDINA
Lili bereziak Itsasoko hilobian. Oihu mutuak aurpegi deseginean. Lore-hauts lurrina nire lastozko korolan!
HIRUGARREN URDINA
Ziburuk badu eguzki begiko frontoirik Niri laguntzeko.. hiri lainotsu horrek tinka ongi Pare horiek, ur gaziak (ez da ulertzen) teilak.
LEHEN GORRIA
Ama Azkainekoa, igandeko kandela, Amatatzen zara hego haizeak jotzen duela. Ekarri nire lagun Amabirjina Afrikakoa!
BIGARREN GORRIA
Irabazle bagara, zuretzat ondasunak, Larruarentzat hautsak, bihotzarentzat goitasuna, Nire zain zaude Hondarribitik gertu...
HIRUGARREN GORRIA
Non jokatu nuen atzo? Non jokatuko ote bihar? Arma jostalari hau itxiago nire eskuan Mantxa zatarra Arabiako lurrinetan baino.
HIRUGARREN URDINAREN ANDREGAIA
Eta Haren beso hegaldi geldia Haren atorra eta horma zuriak Begien aurrean igande aldia Arratsa ja loretara eroria.
Ilunean bigarrena du bota Azkenak jo du horma bikoitza Gora daiteke gau-lapur bailitzan Eta mundua dautzan erdibitu.
Dena geratuko da itzalia, Mutikoek erakutsiko oihalak Ilargiak nahi luke izan izarrak Jaurtitzen dituen saskia.
Kanbo 1912ko urria
Bukolikoak |