LILURAKIZUNA
Gabriel Celaya

Karmel, 1982

 

Gau iriki, gau zauritu, izarrez betea,

bazterreratu izan nuen

gogai argitsu, begi ero bat al zara?

Aztutako zerbaiten oarpena ez al dizu irikitzen?

Argi baltz! Gaba!

Zorabiaturiko izarren gau irikia,

asarrea iainkorik gabe,

oi, diztira goibeltsu baten ondo bako ezezpena!

 

Gau iriki, benetako gaba, neuregan nago ni, eta an,

tinki,

deabruki, ero, illargiak imaneztatuta.

Galduta nago utsalean,

Iainko barik, uts ederra, argia ta izumena.

Nago... Nun nago? Zein naiz?

Ni ez naiz izatedun eta itzegiten duana,

niregan negarrez apaintzen ari dana izango da

bitartean ni, izumenez,

idazten duana ni izanik, eta besterik ez iñor ¡egitan!

egia dalako, diot,

ez dutala ezer nabaitzen, gaba ederra dala-ta,

ez daukadala negar egiteko batere gogorik.

 

LILURAKIZUNA
Gabriel Celaya

Karmel, 1982