TRIANGELU ZAHARRA
Brendan Behan

The auld triangle, 1954
euskaratzailea: Paddy Rekalde
armiarma.eus, 2016

 

Gose larrimin batek jo ninduen, isilean,

saguak nire ziegan txirrika ari ziren bitartean...

Eta triangelu zahar haren txilin-hotsa

zabaldu zen Errege Kanal bazterretan zehar.

 

Eguna argitzean, zaindariaren garrasi zakarrak:

Altxa ohetik eta txukundu ezak hire ziega!

Eta triangelu zahar haren txilin-hotsa

zabaldu zen Errege Kanal bazterretan zehar.

 

Zaindari ahozikina zelatan, eta presoa lotan

malkoz betea Sal bere neskalagunarengatik...

Eta triangelu zahar haren txilin-hotsa

zabaldu zen Errege Kanal bazterretan zehar.

 

Udaberriko arratsalde goxo batean, presoa ametsetan,

kaioak hegan espetxeko harresi gainean itzulinguruka...

Eta triangelu zahar haren txilin-hotsa

zabaldu zen Errege Kanal bazterretan zehar.

 

Iluntzean nire ziegan negarrez ari nintzen bitartean,

xuxurlatu egiten zuen haizeak...

Eta triangelu zahar haren txilin-hotsa

zabaldu zen Errege Kanal bazterretan zehar.

 

Andrazkoen espetxean preso daude

hirurogeita hamar emakume, ainendi eurekin egon!

Eta triangelu zahar haren txilin-hotsa

zabaldu zen Errege Kanal bazterretan zehar.

 

TRIANGELU ZAHARRA
Brendan Behan

The auld triangle, 1954
euskaratzailea: Paddy Rekalde
armiarma.eus, 2016