BASERRITAR BATEK AGUR DIOTSE BLASKET IRLEI
Brendan Behan

A Jackeen says goodbye to the Blaskets, 1944
euskaratzailea: Paddy Rekalde
armiarma.eus, 2016

 

Itsaso handia, eguzkipean, ispilu baten antzera zabal-zabalik

ez ontzirik, ez jenderik begien bistan

arrano beltza, hegan urrunean, azken aztarna biziduna

Blasket irla abandonatuetan.

 

Eguzkia desagertu egingo da, gauaren iluna zabalduz

eta ilargiak, gorantz, laino artetik luzatuko ditu, hotzean,

bere hatz beldurgarriak lur isilaren gainetik,

erabat hustuta dauden etxe hondatuetan zehar.

 

Isilean datoz txoriak, hegan euren habietara

pozik bueltan, buruak bularren gainean,

eta haizeak, xuxurlan, hara-hona mugitzen du leiho-atea,

ondoan beheko su hotz eta umelak,

oso aspaldian betiko itzalitakoak,

betiko esperantza gabeak.

 

BASERRITAR BATEK AGUR DIOTSE BLASKET IRLEI
Brendan Behan

A Jackeen says goodbye to the Blaskets, 1944
euskaratzailea: Paddy Rekalde
armiarma.eus, 2016