orduan berriz datorkizu...
Antonia Vicens

Fred als ulls, 2015
euskaratzailea: Monika Etxeberria
armiarma.eus, 2023

 

orduan berriz datorkizu immensitatea    itsas gainean

kaio lerro bat eta izar uxo baten

adatsa     zeruan txalupa aldra bat eta

ontzi baten ubera

kontzentratzen zara ikuspen

sobrenaturalen bila baina

 

berehala etsi egiten duzu

ura ateraz gero      hilotzak azaleratzen dira.

 

orduan berriz datorkizu...
Antonia Vicens

Fred als ulls, 2015
euskaratzailea: Monika Etxeberria
armiarma.eus, 2023