NIRE LEHENBIZIKO LIBURUTEGIA
Antonia Vicens

La meva prim era llibreria
Lovely, 2009
euskaratzailea: Monika Etxeberria
armiarma.eus, 2023

 

Gorri kaoba-kolorea zen

eta kristal iluneko ateak zituen

lakazko ertz

zuriekin.

 

Metro bat gora

metro eta erdi zabal.

Hogeiko hiru apal.

 

Lurrezko eltzeitsua hautsi genuen

eta urtarrileko arrats oso bat eman

hura erostera joateko.

 

Laster hasi ziren etxera iristen Albert Camus. William

Faulkner. Virginia Woolf. Victor Català. Carson

McCullers. Eta James Joyce eta bere Artista

nerabe baten erretratua

ultzera bat eragin zidana

luman.

 

Pixkanaka joan zen

altzari izateari uzten

eta Santutegi bilakatzen.

Liburutegia.

 

Gaueko errezoak

zuraren bihotz irekiaren aurrean egiten nituen

ez oheburu gainean begi zurituekin zegoen

Jesusen Bihotzaren aurrean.

 

Ama ere

sekula libururik ireki gabea

debozioz blaitzen zuen. Liburutegiak.

 

Liburuak pobreen etxe batean!

 

Zintzo zaintzen zuen hautsa

sar ez zedin zirrituetatik eta papera inbaditu ez zezan.

Liburuetako sitsak

letrak jan ez zitzan.

 

Aita berriz harrotasunez ibiltzen zen

aurretik pasatzean.

 

Pozik aukera izan zuelako

                       alabari itsasoa erosteko.

 

NIRE LEHENBIZIKO LIBURUTEGIA
Antonia Vicens

La meva prim era llibreria
Lovely, 2009
euskaratzailea: Monika Etxeberria
armiarma.eus, 2023