AURKIKUNTZA Sao Paulon nintzela idazteko mahaira jesarririk Neure Lopes Chaves karrikako etxean Hotzikara batek heldu zidan barrena. Dardaran geratu nintzen, hunkitua guztiz Liburua, ergeldurik, niri begira. Ez du ikusten oroitu egin naizela Iparralde hartan, Jainko Jauna! Nigandik hain urrun Gauaren ilunpe aktiboan Gizon zimel zurbil bat, ileak begietara eroriak Oraintxe etzan dela, lo Egunaren latexarekin larruazala osatuta. Gizon hori brasildarra da ni baino askozago.
AURKIKUNTZA |