1897-10-03 / 1982-12-24
Louis Aragon

Aragon, Louis. Frantses idazlea (Paris, 1987 - Paris, 1982). André Breton eta Philippe Soupault-ekin elkartzeak literaturarako bokazioa berretsi zion; elkarrekin Littérature aldizkaria atera zuten (1919). Bi liburuetan bildu dira haren lehen poemak: Feu de Joie (1920) eta Mouvement Perpétuel (1925). Mugimendu surrealistaren sortzaileetakoa (Revue Surréaliste, I. zk., 1923). Aragonen testuak beren umore, indarkeria, lirismo eta dotoretasunagatik gainerako surrealisteenetatik nabarmendu ziren: Anicet ou le Panorama (1921); Le Paysan de Paris (1926); Traité du Style (1928). Sobieten iraultzak dakarren justizia-agintzak Alderdi komunistan sartzera bultzatu zuen Aragon (1927). Elsa Triolet, Maiakovski poetaren koinatarekin topo egiteak erabateko eragina izan zuen intelektualaren paperari buruzko ikuspuntu militantea, iraultzaren zerbitzutan ezartzen duena alegia, bere egiteko unean. Errealismo sozialistaren tesiak azaldu nahirik, eleberri-egitamu zabalari ekin zion: Le Monde réel. Haren barne aurkitzen dira: Les Cloches de Bâle (1934); Les Beaux Quartiers (1936); Les Voyageurs de l'impériale (1942); Aurélien (1945). Pertsonaia askotako eleberri hauetako ekintza 1914 aurreko urteetatik 1940 arteko aldian kokatua da. Geroko Communistes (5 liburuki, 1949-1951) margo erraldoiarekin amaitu zen Monde Réel zikloa. Gerran parte hartu zuen; desmobilizaturik, Nizan finkatu eta berriro klandestinitatean ziharduen Alderdi Komunistarekin jarri zen harremanetan. Erresistentzian esku hartu zuen bitartean, haren poesia liriko eta intimista bihurtu zen: Le Crève-Coeur (1941); Cantique à Elsa (1942); Les Yeux d'Elsa (1942); Brocéliande (1942); Le Musée Grévin (1943); La Diane française (1946). Gerra ondoko urteetan alderdi komunistaren borroka guztietan presente egon zen (1954: komite zentraleko kidea). Ordukoak dira: Le Nouveau Crève-Coeur (1948); Élégie à Pablo Neruda (1966); Littératures soviétiques (1955) eta Introduction aux littératures soviétiques (1956). Bakearen Lenin Saria eman zioten 1957an. Aro hartakoa da Le Fou d'Elsa (1963), frantsesezko poesia lirikoaren gailurretakoa. Beste zenbait obra: La Semaine Sainte (1958), eleberri historikoa; La mise à mort (1965), kontakizun zorrotza; Blanche ou l'oubli (1967), hizkuntza eta eleberriaren arteari buruzko gogoeta. Les Lettres françaises aldizkariaren sortzaileetakoa izanik, hogei urtez (1953-1972) agerkari horretako lankide eta zuzendari izan zen. Azken aldikoak dira: Henri Matisse, roman (1971); Théâtre-Roman (1974); Je n'ai jamais appris à écrire, ou les Incipit (1969), benetako autobiografia literarioa.
KRITIKAK
Poesia kaiera – Joannes Jauregi, Berria (2019-12-15)
Poesia kaiera – Igor Estankona, Deia (2019-11-09)
Poesia kaiera – Javier Rojo, El Diario Vasco (2019-11-09)
Ekainak 11: Cesare Pavese Zure bazterrekoak
Ekainak 11: Annie Ernaux Idazketa labana bat da Iru?ean
Ekainak 11: Ernest Hemingway liburutegiaz Edorta Jimenez eta Gorka Arrese berbetan
Ekainak 15: Cesare Pavese Zure bazterrekoak Iru?ean
Bihotzean napalma
Pol Guasch
itzul.: Ibai Sarasua Garcia
Irati Majuelo
Izatearen arintasun jasanezina
Milan Kundera
itzul.: Karlos Cid Abasolo
Aritz Galarraga
Haurdunaldi oharrak
Yoko Ogawa
itzul.: Iker Alvarez
Maialen Sobrino Lopez
Alderantzira zamalka
Mckenzie Wark
itzul.: Danele Sarriugarte
Irati Majuelo
Terraza debekatua
Fatima Mernissi
itzul.: Edurne Lazkano Ibarbia
Amaia Alvarez Uria
Poesia kaiera
Elizabeth Bishop
itzul.: Leire Vargas Nieto
Irati Majuelo
Godoten esperoan
Samuel Beckett
itzul.: Juan Garzia
Aritz Galarraga
Utopiaren belaunaldia
Pepetela
itzul.: I?igo Roque Eguzkitza
Paloma Rodriguez-Mi?ambres
Clevesko Printzesa
Madame de La Fayette
itzul.: Mikel Hoyos Sein
Aritz Galarraga
Barazkijalea
Han Kang
itzul.: Gema Lopez Las Heras
Maialen Sobrino Lopez
2026 Ekaina
Allen Ginsberg idazlearen jaiotzaren mendeurrenean Harkaitz Canok euskarari ekarritako Ulua
2026 Maiatza
2026 Apirila
Maria Fernanda Ampuero
Enkantea
Samuel Beckett
Beckett euskaraz
Evelyn Waugh
Dickens atsegin zuen gizona
Gassan Kanafani
Gizonak eguzkitan
2026 Martxoa
Antzerkiaren nazioarteko eguna
Miquel Marti i Pol
Poemak euskaraz
Antonio Lobo Antunes
Gauzen ordena naturala
Boris Vian
Aldarri antimilitarista
Izet Sarajlic
Sarajevoko setiokoak
2026 Otsaila
Edorta Matauko itzultzaileak agur
Martha Gelhorn
Pazko bezperako gaua
2026 Urtarrila
Rafael Dieste
Intxixuen artxibotik
Juan Rulfo
Pedro P?ramo/Lautada sutan
Gustavo Pereira
Venezuelako hitzak
2025 Abendua
Susa literatura argitaletxea Durangoko liburu azokan
2025 Azaroa
Villiers de L'Isle-Adam
Esperantzaren tortura
2025 Urria
Angela Figuera
Aingeruen zuzenbidea