1877-07-02 / 1962-08-09
Hermann Hesse

Hesse, Herman. Idazle alemaniarra, suitzar herritartua (1921) (Calw, Wurtemberg, 1877 - Montagnola, Lugano, 1962). Erlijiozko giroan hazi zuten baina gaztetan jadanik bere gurasoek eman nahi zioten teologia ikasketatik aldendu zen. Etxetik aldegin zuen hamalau urte zituela eta erloju konpontzaile eta liburu saltzaile gisa aritu zen literatura iharduerari ekin aurretik Tübingen-en eta Basilean. Idazle baten sorterrirako itzulera kontatzen duen Peter Comenzind (1904) eleberriarekin eman zen ezagutzera. Unterm Rad (1906, Gurpilaren azpian) izenburuko bigarren eleberrian gurasoen eta irakasleen larderiak hertsitako haurtzaroaren berri ematen du. 1911n Indiara joan zen bidaiari. 1914ko gerraren hasieran bakezaletasunari atxikia agertu zen, baina gerrak eta arazo pertsonalek krisi sakona eragin zioten. Ondoko eleberrietan gizakiaren barne kontraesanak aztertzeari ekin zion: Demian (1919), jainkozkoaren eta deabruzkoaren arteko gaztazka; Siddharta (1922), hinduen mitologiak iradokia; Steppenwolf (1927, Estepako otsoa), garaiko krisi espirituala; Narzis und Goldmund (1930, Narziso eta Gozmundo). Azkeneko eleberrian, Das Glasperlenspiel (1943, Beirazko perlen jokoa), gizaki hautatuek osaturiko izpiruzko komunitate bat aurkeztu zuen; hala, Sartaldeko zibilizazio teknikoaren eta sortaldeko filosofiaren sintesia egin nahi izan zuen.Literaturako Nobel saria jaso zuen 1946an. Molde klasikoak erabiliz, Hesseren obra sentiberatasunaren, arrazoiaren eta sentimenduaren artean mugitzen da. Ekialdeko mistizismoak erakarria izan zen aldetik, Europako abangoardietan izan zuen eragina, bai eta EEBBetako hirurogeigarrenetako kontrakulturan ere, gazte hippy-engan esate baterako.
Siddhartha
itzul.: David Lindemann, Irati Trebińo
Erein - Igela, 2014
Literatura Unibertsala 161
Aldakortasun
itzul.: Sabin Muniategi
Zer - 93, 1986
Estepako otsoa
itzul.: Pello Zabaleta
Elkar, 1986
Erdal Literatura 36
Zirkuko artistek badute
itzul.: Aitor Arana
Hotsizki - 2, 1985
Maitatzearen bigirada
itzul.: Aitor Arana
Hotsizki - 2, 1985
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
itzul.: Unai Elorriaga
Nagore Fernandez
Termita
Garazi Albizua
itzul.: Bego Montorio
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
itzul.: Unai Elorriaga
Ibon Ega?a
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
itzul.: Miren Agur Meabe
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Odisea
Homero
itzul.: Matias Mugika
Aritz Galarraga
Barazkijalea
Han Kang
itzul.: Gema Lopez Las Heras
Jon Martin-Etxebeste
Zure bazterrekoak
Cesare Pavese
itzul.: Jon Alonso
Asier Urkiza
Termita
Garazi Albizua
itzul.: Bego Montorio
Nagore Fernandez
Argazkiaren erabilera
Annie Ernaux
itzul.: Leire Lakasta
Maialen Sobrino Lopez
Basatiak
Maria Reimondez
itzul.: Nerea Loiola
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
2026 Urria
Mongo Beti
Negrotasunaren hiztegia
Flaubert / Stevenson
Eleberriak atalka
2026 Iraila
Joaquim Machado de Assis
Brasilgo narratiba
Alejandra Pizarnik
Poemak euskaraz
Manuel Curros Enriquez
Jostirudi Jainkotarra
Agostinho Neto
Agostinho Netoren poemak
Stephane Mallarme
Mallarme euskaraz
2026 Abuztua
Rene Depestre
Depestrek 100 urte
Andrei Platonov
Eguzkia sartalderantz
Federico Garcia Lorca
Poeta isilarazia
Mazisi Kunene
Ahotsaren indarra
Maria Aur?lia Capmany
Gutun lotsagabea
2026 Uztaila
Nathalie Handal
Nathalie Handalen ahotsa
Mikhail Lermontov
Lermontov euskaraz
Henri Calet
Danbor hotsik gabeko abertzaletasuna
2026 Ekaina
Ellen Kuzwayo
Soweton kondatuak
Allen Ginsberg idazlearen jaiotzaren mendeurrenean Harkaitz Canok euskarari ekarritako Ulua
2026 Maiatza
2026 Apirila
Maria Fernanda Ampuero
Enkantea
Samuel Beckett
Beckett euskaraz
Evelyn Waugh
Dickens atsegin zuen gizona
Gassan Kanafani
Gizonak eguzkitan
2026 Martxoa
Antzerkiaren nazioarteko eguna
Miquel Marti i Pol
Poemak euskaraz
Antonio Lobo Antunes
Gauzen ordena naturala
Boris Vian
Aldarri antimilitarista
Izet Sarajlic
Sarajevoko setiokoak
2026 Otsaila
Edorta Matauko itzultzaileak agur