-065 / -008
Kinto Flako Horazio

Horazio. (Quintus Horatius Flaccus). Olerkari latinoa (Venusia, Apulia, K.a. 65 - Erroma, K.a. 8). Venusiako liberto baten semea zen. Oktavianoren eta Antonioren aurka borrokatu zen errepublikazaleekin batera tribuno militar gisa (Filipos, 42). Errepublikaren armadak hondoa jo eta, ihes egin behar izan zuen. Oktavianoren amnistia politikoarekin Erromara itzuli zen (41 inguru), eta aitak utzitako ondasunak konfiskatuak izan baitziren, kontuemaile gisa lan egin behar izan zuen administrazioan. Esperientzia mingots horren edo Siron napolitarraren irakatsien eraginez, Epikuroren dotrinarekin bat eginda, gizarte bizitzatik at bizi izan zen aldi hartan. K.a. 33an Mezenas ahaltsuak landetxe bat erregalatu zion Tibur-en: babesleku hartan idatzi zuen izadiaren eta aisiaren oihartzuna dakarren olerki anitz, eta maiz asko bertara erretiratzen zen hiriko nahasmenetik ihesi. Mezenasen bidez Oktavio ezagutu zuen, eta idazkari gisa eraman nahi izan zuen, baina poetak ezezkoa eman zion bere bizimodu lasaitik urrutiratuko zuelakoan. K.a. 8an, Mezenas hil eta zenbait hilabetera zendu zen Horazio, eta Augustoren aginduz lagunaren ondoan lurperatu zuten. n Horazioren lehen obrak Satirak (Satirae edo Sermones) eta Epodoak (Epodon Liber) K.a. 40 eta 30 urte bitartean argitaratu ziren. Epodoak izenekoan garai hartako gorabeherak eta poetaren ezinegona islatzen dira. Satiretan, ordea, Luzilioren gaiak erabili zituen berriro: garai hartako ohiturei buruzko gogarteak eta moralaren arazoak, baina eguneroko bizitzaren zertzeladez zipriztinduak eta barrerako beti prest agertzen zela. Odak (Carmina), K.a. 23tik 13ra argitaratuak, Epodoak-ekin batera, latinoen lirikaren maisu lanak dira. Obra konplexu horretan, formaren perfekzioa helburu duela, Safo, Alkeo edo Pindaro greziarren molde lirikoak sartzen ditu literatura latinoan. Bigarren pertsonan idatzitakoak dira eta gaiei dagokienez, bizitzaren ezdeusa, heriotza, amodioa eta edertasun poetikoa dira gogapenerako bide, beti ere ironia eta autokritikaz beteak. Amodioa eta egunekoaz gozatzeko gonbitea (carpe diem) dira Horazioren lirikaren gunea. Gutunak (Epistulae) biltzen dituzten bi liburuetan eta Ad Pisones edo Arte Poetikoa (Ars poetica) ere deituan, bere buruarekiko elkarrizketa bildua isuri eta epikureismoaren azalpena egiten du. Liburu horietan literatura latinoa ere eztabaidagai da. Augustoren eskariz, Carmen saeculare kantu aberkoia ondu zuen (K.a. 17). n Virgiliorekin batean poesia latinoaren buru, klasizismoaren eredutzat hartua izan zen eta oso irakurria antzinatearen amaiera arte. Horazioren zorroztasuna, oreka eta perfekzio nahia direla eta, Berpizkundean haren poesia Europako herrialde guztietan izan zen ezaguna.
Odak eta Epodoak
itzul.: Aita Onaindia
Igarri, 1992
Taliarko-ri
itzul.: Jon Gotzon Etxebarria
Bertso papera - 44, 1988
Melpomen-i
itzul.: Jon Gotzon Etxebarria
Bertso papera - 44, 1988
Mebio-ren aurka
itzul.: Jon Gotzon Etxebarria
Bertso papera - 44, 1988
Quintus Horatius Flaccusn Idazlan hautatuak
itzul.: Jon Gotzon Etxebarria
J.A. Etxebarria, 1988
Liburu-sorta 6
Taliarko'ri
itzul.: Jon Gotzon Etxebarria
Excerpta - 5.gehigarria, 1986
Melpomen-i
itzul.: Jon Gotzon Etxebarria
Excerpta - 5. gehigarria, 1986
Mebio-ren aurka
itzul.: Jon Gotzon Etxebarria
Excerpta - 5. gehigarria, 1986
Lirari
itzul.: Jon Gotzon Etxebarria
Excerpta - 5. gehigarria, 1986
Horati eta Lidia'ren elkarrizketa
itzul.: Jon Gotzon Etxebarria
Excerpta - 5. gehigarria, 1986
Errepublikari
itzul.: Jon Gotzon Etxebarria
Excerpta - 5. gehigarria, 1986
Ene ontzi ori! Berriz itxasorantz
itzul.: Iokin Zaitegi
Excerpta - 5. gehigarria, 1986
Agripa-ri
itzul.: Jon Gotzon Etxebarria
Excerpta - 5. gehigarria, 1986
Carpe diem
itzul.: Joseba Sarrionandia
Izkiriaturik aurkitu ditudan ene poemak, 1985
Pamiela
Zoritxar zaletan gogo bare jardun
itzul.: Udalaizpe
Euzkadi - 6529, 1933
Zoriontsuago biziko aiz eta
itzul.: Udalaizpe
Euzkadi - 6528, 1933
Noruntz amiltzen, noruntz deungeok?
itzul.: Udalaizpe
Euzkadi - 6528, 1933
Ene ontzi ori!, berriz itxasorantz
itzul.: Udalaizpe
Euzkadi - 6528, 1933
Beti, etengabe, ez dario euria
itzul.: Udalaizpe
Euzkadi - 6529, 1933
Zure bazterrekoak
Cesare Pavese
itzul.: Jon Alonso
Asier Urkiza
Termita
Garazi Albizua
itzul.: Bego Montorio
Nagore Fernandez
Argazkiaren erabilera
Annie Ernaux
itzul.: Leire Lakasta
Maialen Sobrino Lopez
Basatiak
Maria Reimondez
itzul.: Nerea Loiola
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Kantu leuna
Leila Slimani
itzul.: Nahia Zubeldia
Maialen Sobrino Lopez
Bihotzean napalma
Pol Guasch
itzul.: Ibai Sarasua Garcia
Irati Majuelo
Izatearen arintasun jasanezina
Milan Kundera
itzul.: Karlos Cid Abasolo
Aritz Galarraga
Haurdunaldi oharrak
Yoko Ogawa
itzul.: Iker Alvarez
Maialen Sobrino Lopez
Alderantzira zamalka
Mckenzie Wark
itzul.: Danele Sarriugarte
Irati Majuelo
Terraza debekatua
Fatima Mernissi
itzul.: Edurne Lazkano Ibarbia
Amaia Alvarez Uria
2026 Uztaila
Henri Calet
Danbor hotsik gabeko abertzaletasuna
2026 Ekaina
Ellen Kuzwayo
Soweton kondatuak
Allen Ginsberg idazlearen jaiotzaren mendeurrenean Harkaitz Canok euskarari ekarritako Ulua
2026 Maiatza
2026 Apirila
Maria Fernanda Ampuero
Enkantea
Samuel Beckett
Beckett euskaraz
Evelyn Waugh
Dickens atsegin zuen gizona
Gassan Kanafani
Gizonak eguzkitan
2026 Martxoa
Antzerkiaren nazioarteko eguna
Miquel Marti i Pol
Poemak euskaraz
Antonio Lobo Antunes
Gauzen ordena naturala
Boris Vian
Aldarri antimilitarista
Izet Sarajlic
Sarajevoko setiokoak
2026 Otsaila
Edorta Matauko itzultzaileak agur
Martha Gelhorn
Pazko bezperako gaua
2026 Urtarrila
Rafael Dieste
Intxixuen artxibotik
Juan Rulfo
Pedro P?ramo/Lautada sutan
Gustavo Pereira
Venezuelako hitzak
2025 Abendua
Susa literatura argitaletxea Durangoko liburu azokan
2025 Azaroa