1857-12-03 / 1924-08-03
Joseph Conrad

Conrad, Joseph. (Teodor Jozef Konrad Nalecz Korzeniowski, Joseph Conrad deitua). Ingelesezko eleberrigilea, jatorriz poloniarra (Berditxev, Ukraina, 1857 - Bishopsbourne, Kent, 1924). Abertzale izateagatik erbestera bidali zuten idazle poloniar baten semea zen. Hamar urte zituela umezurtz gelditu zen, eta 17rekin itsasoratu egin zen. Mundu osoan zehar bidaiak egin ondoren, 1886an Ingalaterrara jo zuen eta hango herritar bihurtu zen. Ez zuen hala ere itsasoa utzi, eta bidaiak egiten segitu zuen (Bonbay, Singapur, Borneo, Maurizio uhartea). Abentura eta irakurketa oso gustokoak zituen (Shakewspeare, Marryat, Scott eta Flaubert zituen gogokoen) eta bere adiskideen laguntzari esker hasi zen idazten. 1895ean eman zen argitara Almayer's Folly (Almayer-en eromena) bere lehen liburua. Erritmoaren eta hitzen erabilera berezia zela eta, Conrad maisu bihurtu zen ingelesez idatzi zituen lanei esker, berez, ama hizkuntza ez bazuen ere. Haren eleberriek bezala, kontakizun laburrek ere arrakasta handia izan zuten Europan. Conraden lan gehienek itsasoa dute oinarri: 1896. urtean An outcast of the islands (Uharteetako arrotza), Borneoko trafikatzaileak, itsaslapurrak eta emakumeak nahasten diren istorioa eman zuen; The Nigger of the Narcissus (Narcissusko beltza, 1897) eleberrian sorginkeriazko giroan murgildu zituen ontzi bateko pertsonaiak; Lord Jim (1900) eleberriko pertsonaiak larrutik ordaindu zituen gaztaroan eginiko bidegabekeriak. Abenturazko hainbat eleberri idatzi zituen: Heart of darkness (1902, Ilunbeen bihotzean, Iñaki Ibañezek euskarara itzulia), Nostromo (1904), The Secret Agent (1907), Under western eyes (1911), Chance (1913), The Arrow of Gold (1919), The Rover (1923). Bere bizitzako oroitzapenak eman zituen argitara 1912an.
Ilunpeen bihotzean
itzul.: Iñaki Ibañez
Elkar, 2014
Urrezko biblioteka
Inozoak
itzul.: Xabier Galarreta
Hiria, 2006
Bihar
itzul.: Xabier Galarreta
Hiria, 2004
Progresuaren aurrerakada bat
itzul.: Ana Arakistain
Desclée de B, 1997
Mikoleta 12
Bihar / Haur idiotak / Aurrerakuntzaren aurrelaria
itzul.: Xabier Galarreta
Txertoa, 1990
Larrun 24
KRITIKAK
Ilunpeen bihotzean – Saioa Ruiz Gonzalez, Argia (2016-01-17)
Ilunpeen bihotzean – Iker Zaldua, Gara (2015-04-11)
Ilunpeen bihotzean – Javier Rojo, El Correo (2015-02-21)
Ilunpeen bihotzean – Danele Sarriugarte, Berria (2015-02-06)
Bihar – Mikel Garmendia, Zabalik (2005-02-24)
Salataria – Jon Eugi, Euskaldunon Egunkaria (1997-05-10)
Ilunbeen bihotzean – Laura Mintegi, Euskaldunon Egunkaria (1991-12-14)
Ilunbeen bihotza – Anjel Lertxundi, El Diario Vasco (1991-04-10)
Zure bazterrekoak
Cesare Pavese
itzul.: Jon Alonso
Asier Urkiza
Termita
Garazi Albizua
itzul.: Bego Montorio
Nagore Fernandez
Argazkiaren erabilera
Annie Ernaux
itzul.: Leire Lakasta
Maialen Sobrino Lopez
Basatiak
Maria Reimondez
itzul.: Nerea Loiola
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Kantu leuna
Leila Slimani
itzul.: Nahia Zubeldia
Maialen Sobrino Lopez
Bihotzean napalma
Pol Guasch
itzul.: Ibai Sarasua Garcia
Irati Majuelo
Izatearen arintasun jasanezina
Milan Kundera
itzul.: Karlos Cid Abasolo
Aritz Galarraga
Haurdunaldi oharrak
Yoko Ogawa
itzul.: Iker Alvarez
Maialen Sobrino Lopez
Alderantzira zamalka
Mckenzie Wark
itzul.: Danele Sarriugarte
Irati Majuelo
Terraza debekatua
Fatima Mernissi
itzul.: Edurne Lazkano Ibarbia
Amaia Alvarez Uria
2026 Abuztua
2026 Uztaila
Nathalie Handal
Nathalie Handalen ahotsa
Mikhail Lermontov
Lermontov euskaraz
Henri Calet
Danbor hotsik gabeko abertzaletasuna
2026 Ekaina
Ellen Kuzwayo
Soweton kondatuak
Allen Ginsberg idazlearen jaiotzaren mendeurrenean Harkaitz Canok euskarari ekarritako Ulua
2026 Maiatza
2026 Apirila
Maria Fernanda Ampuero
Enkantea
Samuel Beckett
Beckett euskaraz
Evelyn Waugh
Dickens atsegin zuen gizona
Gassan Kanafani
Gizonak eguzkitan
2026 Martxoa
Antzerkiaren nazioarteko eguna
Miquel Marti i Pol
Poemak euskaraz
Antonio Lobo Antunes
Gauzen ordena naturala
Boris Vian
Aldarri antimilitarista
Izet Sarajlic
Sarajevoko setiokoak
2026 Otsaila
Edorta Matauko itzultzaileak agur
Martha Gelhorn
Pazko bezperako gaua
2026 Urtarrila
Rafael Dieste
Intxixuen artxibotik
Juan Rulfo
Pedro P?ramo/Lautada sutan
Gustavo Pereira
Venezuelako hitzak
2025 Abendua